Gaztaño auzoan hobekuntzak
Gaztaño auzoan, eta auzotarren eskaera bati erantzunez, 7-14 zenbakiek mugatzen duten hiruki itxurako gunearen berrurbanizatzeko lanak amaitu berri direla jakinarazi du udalak.
Gaztaño auzoan, eta auzotarren eskaera bati erantzunez, 7-14 zenbakiek mugatzen duten hiruki itxurako gunearen berrurbanizatzeko lanak amaitu berri direla jakinarazi du udalak.
Eremuaren egoera orokorra hobetzea izan dela proiektu horren helburua azaldu du: “Irisgarritasun baldintzak hobetzeari lehentasuna eman zaio, ibilbide oso maldatsuak erosoagoak bihurtuz eta zoladuraren irregulartasunak eta etenak ezabatuz”.
Oinezkoen ibilbide horietan barandak jarri dituzte, gainera eta horrekin batera, argiteria publikoaren instalazioa hobetu egin da.



