Laguntzaile bila ari da errege bezperako desfilea
Interesdunek hilaren 9a baino lehen eman behar dute izena parte hartzeko desfilean; 6 urtetik gorakoentzat eta helduentzat da gonbidapena.
Errenteria-Oreretako Errege Bezpera Egun Magikoko batzordea erregen etorreran parte hartu nahi duen jendearen bila ari da. 2026ko urtarrilaren 5ean izango da hori, 18:00etan, eta pertsonaia moduan parte hartu nahi duten haur eta helduek izena emateko aukera dute desfilean parte hartzeko. Zehazki, 6 urtetik gorako haurrei eta helduei egin diete deia antolatzaileek.
Adin txikikoek helduek lagunduta parte hartu beharko dute, eta heldu bakoitzak berriz, gehienez ere 8 adin txikikorekin eman ahalko du izena.
Izena ematea abenduaren 9a baino lehen egin behar da, ondoko estekan (klik egin hemen). Informazio gehiago jasotzeko, berriz, posta elektronikora idatz daiteke (klik hemen).
