Gaur, kiroldegiko aparkalekua itxita
Zundaketak egin behar dituzte Arraitokin, bertako lurretan kutsadurarik ote den jakiteko.
Gaur (hilak 1, astelehena) 08:00etatik 18:00etara kiroldegi ondoko aparkalekua itxita egongo da, bertan zundaketan lanak egin behar direlako. Zundaketa horien helburua da jakitea ea eremu hori kutsatuta dagoen.
Lanek eragin ditzaketen eragozpenak arintzeko, tarte horretan Altzate igerilekuko aparkalekua erabili ahal izango da lau orduko mugarik gabe.
