Taberna eta Chiapuso Trinketeko final handian
EPLEko pilotarien asteburu bikaina Trinkete modalitateko Euskadiko Elite txapelketako finalerdietan eskuz binaka.
Chiapuso eta Taberna elkarrekin partidu batean.EPLE EPLEko pilotarien asteburu bikaina Trinkete modalitateko Euskadiko Elite txapelketako finalerdietan eskuz binaka. Taberna eta Chiapusoren garaipena, eta finalerako txartela. ostiralean jokatuko dute Abadiñon. Final laurdenetan Iparraldeko txapelketan, hirugarren mailan, Carricart eta Aranbururen garaipena gutxigatik, 40-39. Garaipenarekin finalerdietan dira, eta bigarren mailara igotzeko borrokan jarraitzen dute.
Gipuzkoako Eskuz Binakako Trinkete txapelketan berriz, Iruran jokatutako lehen jardunaldian Taberna eta Chiapusok 40-31 utzi zuten markagailua Lehen Mailan; Bigarren Mailan Eneko Aranburu eta Eneko Sorondok 40-13 irabazi zuten.
Gomazko Paletan ez zuten lortu garaipena eta Bigarren Mailarako igoera arruabarrena eta Bereziartuak, gehiago izan zen Euskal Jolaseko bikotea eta 16-25 utzi zuten markagailua. Berho eta Jon Ugutz Ormaetxea taldekide Murua eta Arzallus baino gehiago izan ziren eta 22-25 bukatu zuten partida. Datorren denboraldian, beraz, bikote bat mantenduko du EPLEk Bigarren Mailan.
