Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zinema, gogoeta kritikorako tresna izango da laugarrenez

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren laugarren Jaialdia antolatu dute Errenteriako Udalak eta Ozzinema zineklubak elkarlanean; hilaren 9tik 14ra egingo dute.

Itsaso Cruz eta Jonathan Sedeño gaur agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/01

Memoria tresna, gogoeta kritikorako bide eta sentsibilizazio sozialerako bitarteko izango da beste behin ere zinema, Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren laugarren Jaialdiaren eskutik. Errenteriako Udalak Ozzinema zineklubarekin elkarlanean antolatuta, hilaren 9tik 14ra egingo dute, Giza Eskubideen Jardunaldien barruan, eta gaur eman dute horren berri eguerdian egindako agerraldian Itsaso Cruz Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotziak, eta Jonathan Sedeño Zinemaldiko zuzendari eta Ozzinemako kideak.

Filmak egunero ikusteko aukera izango da, 19:00etan hasita, eta sari banaketa berriz, igandean izango da, hilaren 14an Cruzek azaldu duenez, 18:00etan hasita. Zineman bertan egingo dute sari banaketa, eta egun horretan, irabazleak izan diren lanak ikusteko aukera izango da. Jaialdiak, giza eskubideen inguruan hausnarketa egin eta urraketak salatzeko bitartekoa dela adierazi du zinegotziak.

Edukiez Sedeño aritu da. Laugarren ekitaldiko programazioa zazpi film laburrek eta lau film luzek osatzen dute, eta besteak beste, feminismoa, memoria historikoa, indarkeria politiko eta poliziala, etxebizitza, migrazioa, demokrazia eta gatazka armatuak bezalako gaiak hjorratzen dituzte. Film laburren kasuan, ondokoak lehiatuko dira jaialdiaren barruan: Orain zer?, Behind The Wall, Fortes,ensemble! , Um continenete, No me mires, Cara de bicicleta eta O Costume do traballo. Lehiatuko diren film luzeak berriz, ondokoak: Señor, llevame pronto, Txillarreko sukaldaria, Arg(h)itzen eta Capitolio vs Capitolio.

Lanak, aipatu moduan, asteartetik —hilaren 9tik— ostiralera —12ra, ikusi ahalko dira Niessen zinemetan, 19:00etan. Doan dira emanaldiak, baina sarrera beharko da.. Gonbidapenak, Lekuona Fabrikan, Aldakoenean edo online jaso ahal dira (klik hemen). Saio guzietan proiektatutako filmetako baten aurkezpena eta solasaldia izango dute.

Sari banaketa ekitaldian, lehiaketaz kanpoko film labur bat emango dutela zehaztu du Sedeñok, “uste dugu oso garrantzitsua dela In Retrospect ematea. Berlinalen eta Visions du Reel jaialdietan aurkeztu dute, eta Alemanian arrazakeriaren iraupena aztertzen du lanak, artxiboko irudien eta irudi entsegistikoen bidez”.

Sarien garrantzia nabarmen jarri du Ozzinemakoak, eta horren harira, baita ikusleena ere: “Horien parte hartzea funtsezkoak da egitasmoan, ez bakarrik filmen proiekzioan bakarrik, baita publikoaren saria aukeratzeko unean ere. Aurten digitalizatu dugu eta dena digitalki egingo da, papera baztertuta. Ikusleak etortzea garrantzitsuena da, pelikulak ikusi, hausnartu eta horien gaineko eztabaidan parte hartzea”.

Epaimahaiari ere aipamena Sedeñok; profesionala da epaimahai hori eta lan mardula hartzen dute jasotako lan guztien galbahea egin eta lehiatuko direnak aukeratzeko. Aurten, Paty Ortiz Mugen gainetik elkarteko kidea, bi hamarkadatik gorako esperientzia duen nekazaritza ingeniaria eta lankidetza teknikaria; Oneyda Saenz kazetaria eta ikus entzunezko teknikaria, komunitate proiektu eta Sos Arrazakeriarekin lotuta; Maitena Salinas giza eskubideetan eta genero ikuspegian espezializatutako kazetaria eta aktorea; eta Asier Urbieta Errenteria-Oreretan jaiotako zinema zuzendaria.

Aurten denera 140 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, mundu osotik helduta, “gure filtroa zorrotza da, eta ez dugu lan erraza izan. Saiatu gara lehiaketara aurkeztutako lanen tematika zabalaren isla lortzen aukeratutako lanekin, bai gaietan zein forman ezberdinak diren lanak aukeratzen saiatu gara eta oso aukera heterogeneoa dela esan dezaket. Dokumentalak egitea ez da lan erraza, finean, bizitza, egunerokoa, egia filmatzen duzu eta 140 lan artetik aukeratzea ez da erraza

Herritarrak gonbidatu dituzte Cruzek eta Sedeñok, “aukera paregabea delako filmak ikusi, baina baita hausnarketari bidea zabaltzeko ere eta solasaldietan parte hartzeko”. Informazio osoa eta eguneratua kontsultatzeko, klik hemen.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.