"Euskara zugan, nigan, gugan"
Gaur abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen instituzional bateratu bat argitaratu dute.
Gaur abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen instituzional bateratu bat argitaratu dute. Udala iraganera begira jarri da, euskarak bidean topatutako oztopoak azaldu ditu eta etorkizuna irudikatzeko unea dela aldarrikatu du. Bide hori herritarrekin batera osatu nahi du udalak, indarrak batuz, eta euskararen alde lan nekaezina egin dutenei esker hitzak helarazi dizkie.
Horren harira, Euskararen Nazioarteko Egunean hiru konpromiso hartu ditu udalak:
- Udal politiketan euskara erdigunean jartzea.
- Hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea.
- Euskarak behar duen jauzian udalari dagokiona egitea, eta horretarako bitartekoak jartzea.
