Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Saretu, euskararen biziberritzean indar berri bat sortzeko

Euskararen aktibazioa sustatzeko, Euskaltzaleen Plazak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. Lehena gaur izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/12/03

Azken hamarkadetan zehar egindako ahalegin kolektiboari esker euskararen biziberritze prozesuak aurrerapen handiak izan ditu, baina aldi berean asko dira susperraldi aro hori eten denaren eta atzeraldia etor daitekeen zantzuak. Horri begira, Oarsoaldeko herrietan herritarren saretzeari begirako dinamikak abiatu edo abiatzear dira, horiek aktibatzeko eta euskaraz bizitzeko espazioak irabazteko. Plazak irabazteko. Euskararen erabilera sozialaren ahultzearen jakitun, itxaropenez eta anbizioz helduko diete dinamika horiei.

Aktibazioaz hitz egiterakoan, euskara dakitenen aktibazioaz ari dira herrietan sare eta plaza horien gaineko lanketa egiten ari direnak. «Euskaraz bizitzeko espazioak irabazteko, euskaraz lasai eta eroso aritzeko eskaera zein proposamenak egingo dituen hiztun komunitatea izango da oinarria». Norbanakoz osatutako sareen bila hasi dira.

Zentzu horretan, saretze eta aktibazio lan horretan aurreratuen Pasaian daude: «Euskaraldiaren testuinguruan, aktibatzaileak saretzen hasteko, euskararen erabilerari buruz Pasaiako herritarren kezkak, interesak eta proposamenak bildu ziren. Banakako elkarrizketen bidez, eta barrutika talde solasaldi ezberdinetan». Horren segida iraunkorra izan nahi dute Pasaiako euskaltzaleen plazek, «euskaltzaleen sarea sendotu eta elkarrekin pentsatu eta hausnartzeko elkarguneak izango dira Pasaiako Euskaltzaleen Plazak».

Aurkezpenak
Euskara aktibatzaileen komunitatea irudikatu eta zabaltzea, mugimendu baten parte sentitzeko espazioak proposatuz; eta euskararen erabilera areagotzeko dinamika zehatzak pentsatu eta proposatzea, interes eta behar propioetatik (behetik gora) antolatzeko aukerak sortuz. Horiek dira Pasaiako Euskaltzaleen Plazen helburu zehatzak. Horri begira, jendartera zabalduko dute orain arteko saretzea zertan den, Euskararen Egunaren bueltan.

Gaur (asteazkena) izango da Trintxerpeko deialdia (19:00, alkateordetzan), bihar (osteguna, hilak 4) San Pedrokoa (18:30, Ertin), hilaren 9an Donibanekoa (19:00, Juanba Berasategin) eta hilaren 11n Antxokoa (18:30, Kultur Etxean).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.