Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Itxaropenerako garaia da"

Euskararen Eguneko jarduerak egin zituzten atzo Lezon. Euskarak bizi dituen zailtasunak azaldu, eta pizkunderako deia egin zuten.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/12/04

Lezoko familiek bat egin zuten atzo berriz ere euskararekin. Euskararen Eguneko ekitaldia aterpean egin zuten, Lezo Herri Eskolako jolastokiaren babespean. Haur asko, gurasoekin, eta mezuekin. Transmisioa. Euskararen oinordekotza, hizkuntza kinka larrian den egoera batean. Transmisio kontzientea euskal hiztunek eta ikasten ari direnek esparruak eta arnasguneak izan ditzaten euskaraz bizitzeko. Hori guztia, txaranga baten doinuek girotua. Herriko eragile euskaltzaleek antolatutako ekitaldiak izan ziren atzoko arratsalde euritsuan egindakoak. Itxaropena ere iritsi zen Lezora. “Itxaropenerako garaia da”, esan zuten ekitaldian. Haurrek era aktiboan parte hartu zuten herritik txarangarekin bira egin aurreko eta ondorengo jardueretan.

Atzoko ekitaldian egindako irakurketan, herriko eragileek azalera ekarri zuten duela 365 egun Saldise plazan aipatutakoa, euskara larrialdi linguistikoan zela, alegia. Hori esateko oinarria euskararen erabileraren datu soziolinguistikoak izan ziren. Horri, UEMAk egindako ikerketaren emaitza gehitu behar zaio zehaztu zuten atzokoan: hizkuntza politiketan jauzia eman ezean, 2036an euskarari ez zaio arnasgune geografikorik geratuko. “Azken hamarkadetako suspertze aroa bukatu eta atzeraldiaren arriskua handia da. Etorkizuna jokoan dago”. Euskal Herriko eremu guztietan euskara ez dela ofizial ere nabarmendu zuten atzokoan, Nafarroako zati askotan eta Ipar Euskal Herrian. Hizkuntzaren kontrako oldarraldi judiziala izan zuten hizketagai, azken aldian maizegi normalizazioaren kontrako epai judizialak iristen ari direlako, eta Hego Euskal Herriko herrialdeetan koofizialtasuna zalantzan jartzen ari delako, “ofizializazio ezaren prozesu bete-betean gaude. Jokoan dago etorkizuna”.

Itxaropena. Bada itxaropenik. Hori adierazi zuten atzokoan mikrofonoa eskuan izan zutenek. Egoera iraultzeko nahia dagoelako, eta euskaltzaleen aktibazioarekin iraultze hori iritsi daitekeelako, norbanakoen, eragileen eta erakundeen arteko elkarlan eta adostasunetik.. “Euskararen etorkizuna bermatzeko oinarria jarriko duen hizkuntza politika eraginkorra behar dugu, herritar orok eragin dezan zuzenean edo zeharka normalizazioaren eta biziberritzearen egunerokoan: hezkuntzan, helduen euskalduntze eta alfabetatzean, euskaltzaleon saretze eta aktibazioan, kulturan, hedabideetan, ezagutza soziolinguistikoaren lanketan, teknologia berrietan..”..

Euskaltzaleen giharra indartzea ezinbestekoa da aurreko guztiari ekiteko. Indar erakustaldiak egiteko aroa da, biltzekoa, elkarrekin arnas hartzekoa, “garena garela ikusaraztekoa”. Bide horretan, Bilbon abenduaren 27an egitekoa den Pizkundea ekitaldira joateko deia egin zuten atzokoan Lezon ere bai.

Lezo. Euskararen Eguna 2025 (2025-12-03)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.