Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaia tentsionatutako eremu izendatzeko prozedura abiatu du Jaurlaritzak

Izendapen horrek, besteak beste, alokairu prezioen mugaketa, kontratuen egonkortzea eta espekulazioaren aurkako neurriak ekarriko dituela adierazi du udalak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/04

Pasaiako Udalak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak hasiera eman diola Pasaia bizitegi merkatu tentsionatutako eremu izateko prozedurari. Udalak azken hilabeteetan egindako diagnostikoari eta aurkeztutako ekintza planari esker, udal erakundeak adierazi du Pasaiak aukera izango duela etxebizitzaren arloko neurri espezifikoak ezartzeko; hala nola, alokairu prezioen mugaketan eta kontratuen egonkortzean.

Gipuzkoako udalerrien artean, alokairu kostuen presio handiena duen herrietako bat Pasaia dela baietsi du udalak. Pasaiako etxebizitza gastuek familien batez besteko diru sarreren %35,9 gainditzen dute, legeak tentsionatutako eremu izendapenerako ezartzen duen muga (%30) “nabarmen gaindituz”. Egoera horren aurrean, udalak eskaera ofiziala aurkeztu zuen irailean izendapen hori lortzeko. Jaurlaritzak aitortza horri “argi berdea” eman diola jakinarazi du udal erakundeak.

Onarpenaren iragarkia 20 egunez jendaurrean egongo dela zehaztu du udalak, alegazioak eta ekarpenak egiteko. Epe hori bukatuta, eta izendapena indarrean sartzen denean, “Pasaiak etxebizitza merkatuan eragiteari” ekingo diola nabarmendu du udalak.

Tentsionatutako eremuaren izendapenak honako erregulazio mekanismoak ahalbidetzen ditu: alokairu prezioei gehieneko mugak ezartzea; kontratuen egonkortasuna handitzea (errentariaren babeserako irizpide zorrotzagoak aplikatuz, kontratuak gutxienez bost urtez luzatu ahal izateko eta urte arteko igoerak gehienez KPIari lotuta mantentzeko); edota espekulazio edo etxegabetze azkarren aurkako kontrol neurriak areagotzea. Horrez gain, jabe handiek “betebehar zorrotzagoak” izango dituzte, eta udalak hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du.

Teo Alberro alkateak izendapenak duen garrantzia balioan jarri du: “Etxebizitza eskubide bat da, ezin da inolaz ere luxu bat izan. Pasaian presioa handia da, eta gure herritar askok ez dute prezioei aurre egiteko modurik. Diagnostikoak erakutsi digu egoera konplexua dela, baina sinetsita gaude izendapen honek tresna sendoak emango dizkigula merkatuaren desorekak zuzentzeko eta alokairuak egonkortzeko. Hori da gure lehentasuna: pasaitarrek Pasaian bizi eta Pasaian geratzeko aukera izatea”.

Iraitz Pazos Etxebizitza arloko zinegotziak udalean etxebizitzaren aldeko politikek duten pisua goratu du: “Aspalditik ari gara etxebizitza politikak lehenesten, baina tentsionatutako eremuaren izendapenak jauzi kualitatiboa dakar. Aurkeztu dugun ekintza plana sakona da, eta udalak konpromiso irmoa du prezioen kontrola, espekulazioaren aurkako neurriak eta herritarren babes juridikoa indartzeko”.

Erlazionatutako edukiaPasaia, tentsionatutako eremu izateko bideanPasaia eremu tentsionatu izendatzeko eskaera, aurrera«Etxebizitzari dagokionez, udalerriaren egoera ez da bereziki ona»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.