'RedNudes' antzezlana, bihar, Donibanen
Emanaldiak intimitate irudien baimenik gabeko zabalkundea tratatzen du, eta 14 urtetik gorako gazteei begirakoa da. Juanba Berasategin izango da, 19:00etan.
Azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun horren harira, Pasaian haur eta nerabeen eskubideak goratzen ari dira, eta Pasaiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu azaroaren 24tik hilaren 17ra bitartean. Udalak ondutako egitarauaren baitan, 14 urtetik gorako gazteei begirako RedNudes antzezlana eskainiko da bihar (hilaren 5ean) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Sarrera doakoa da.
Sinopsia: Ikaskide bat desagertu egin da, eta inork ez du hitz egin nahi. Sekretuak, mezuak eta arrasto filtratuak tarteko, egia mingarri bat agerian geratzen da: intimitate irudien baimenik gabeko zabalkundea. RedNudes lanak sexpreading-a aztertzen du, eta baimena, errespetua eta harreman berdinzaleak ardatz dituen gogoeta sakona sustatzen du. Gazte zein helduei zuzendutako proposamen zuzena eta ausarta da.
