Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arau hauste penalek 11 puntuan egin dute behera udalerrian

Udaleko segurtasun mahaia gaur elkartu da eta azken hilabeteetako bilakaeraren balantze positiboa egin du.

Gaur egin dute udaleko segurtasun mahaia datuak aztertzeko.herri bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/05

Aurreko urtearekin alderatuta, 2025ean udalerrian izandako arau hauste penalek 11,5 puntu egin dute behera. Gaur zabaldu du datu hori udalak, segurtasun mahaia bildu ostean; azken hilabeteetako bilakaeraren balantze positiboa, beraz.Zehazki, urtarrila eta iraila arteko arau hauste penalak aztertu dituzte eta epe berean iaz izandako kopuruarekin alderatu.

Zenbakietara eramanda, iaz 1.745 arau hauste izan ziren; aurten, 1.542 izan dira. Iaz ere, beheranzkoa izan zen joera, apalagoa, baina orduan ere jaitsiera eman zen arau hauste penal kopuruan, %3koa zehazki.  Jaitsiera arau hauste presentzialetan eman da, zehazki, %17,5ekoa izan da jaitsiera horien kasuan 1.299tik 1.072ra pasata. B alantzaren bestaldean, ziberdelikuentzia datuak, delitu horien kopurua igo egin da %6an, 443tik 470era igota.

Arau hauste delitu presentzialen kasuan gauzetan indarra erabiliz egindako lapurretak dira gehien  jaitsi direnak, %33 egin dute behera horiek.

Arau hausteak aztertzearekin batera, gatazka bitartekaritza zerbitzuaren ibilbidea ere aztertu dute segurtasun mahaian gaur. Ondorio bat atera dute, zerbitzua kontsolidatuta dagoela. Aurten 49 kasu kudeatu ditu; horietatik 22 kasu akordio batera heldu dira, 18 kasu ebatzi gabe daude, eta 9 kasu abian daude. Kudeatutako gatazken artean nagusiena, zaratarekin lotutakoa izan da (31 kasu). Bitartekaritza modu nagusia, berriz, zuzena izan da 29 kasurekin, eta ondoren zeharkakoa 16rekin.

 Hemen klik eginda arau hauste penalen kopurua eta iazkoarekin alderaketa kontsulta daiteke. Gaztelaniaz dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.