Aske bizitzeko eskubideaz, giza eskubideen jardunaldien barruan
Hilaren 12an izango da, ostirala, 18:00etan Badalaben egoitzan. Emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidearen aldeko sentsibilizazioa eta gogoeta sustatzea dute helburu.
Emakumeek aske eta indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidearen aldeko hausnarketa sustatu nahi dute, sentsibilizazioa landu, hilaren 12an, ostirala, antolatu duten jardunaldiaren bidez. Derecho a una vida libre dokumentalaren emanaldiaren atzean, Proclade Yanapayk elkartea eta Errenteriako Udalaren Kultur Aniztasun, Garapenerako lankidetza, eta Giza Eskubideen saila, “indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubideari buruzko topaketa izango da”.
Dokumentalean CENDIPP Peruko Ikerketa eta Herri Promoziorako Zentroko kideen testigantzak jaso dituzte. Genero indarkeriaren arazoa eta haren adierazpide askotarikoak azaltzen ditu dokumentalak. Testigantzen bidez, egoeraren larritasuna eta prebentzioa, sentsibilizazioa eta biktimen laguntza integrala sustatzearen garrantzia nabarmendu dira. Lanak, era berean, giza eskubideen defentsan eta berdintasunaren aldeko bidean komunitate erakundeek duten funtsezko rola jartzen du nabarmen.
Horren emanaldiaren ostean, gainera, erakunde bereko bi kidek euren testigantzak partekatuko dituzte, eta aukera izango dute bertaratzen direnek, beraz, Peruko emakumeek indarkeriaren aurrean garatzen dituzten eguneroko errealitateak eta erresistentzia estrategiak zuzenean ezagutzeko.
