Emozioak landuko dituzte Familia Hezi programaren barruan
Hilabete honetako saioetan emozioen inguruan jardungo dira taldeak, haurren emozioak ulertu eta kudeatzeko baliabide eta estrategiak ezagutzen.
Errenteriako Udalak sustatzen duen Familian Hezi programaren barruan hilabete honetan ere izango da gurasoak elkarrekin hausnartu eta seme-alaben inguruko sentipen eta emozioen inguruan dituzten bizipenak elkarbanatzeko aukera. Urrian hasi ziren familia taldeak elkartzen Merkatuzar eraikinean, baita Beraungo Gaztelekuan ere. Hilabete honetako saioetan emozioen inguruan jardungo dira taldeak, haurren emozioak ulertu eta kudeatzeko baliabide eta estrategiak ezagutzen.
Doako saioak dira eta haurren adinaren arabera banatuko dira egun hauetan: Haur Hezkuntza taldea: abenduak 9; Lehen Hezkuntza taldea: abenduak 10; DBH taldea: abenduak 11. Merkatuzarreko gela balioanitzean elkartuko dira, 15:00etatik 16:15era.
Beraungo Gaztelekuan ondoko datetan izango dira saioak: Haur Hezkuntza taldea: abenduak 16; Lehen Hezkuntza taldea: abenduak 17; DBH taldea: abenduak 18. Ordutegia, 15.00etatik 16.15era.
Bertaratu aurretik izen ematea eskatzen da, horretarako klik egin hemen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu edo idatzi Gazteria Zerbitzura: 943 449 606 edo posta elektronikora.
