Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Festa giroan agurtuko dute aurtengo Aldaketaren Marea

Sustatzaileek musikaz betetako jai bat antolatu dute hilaren 12an San Pedroko Proisako estalkian, 17:30etik aurrera.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/05

Aldaketaren Marea egitasmoa azken txanpan sartu da. Pasaiako Udalak, Materrek, Cimasubek, Buceo Donostik eta Aztik sustatuko iniziatiba irailaren 20an jarri zen martxan, eta hilaren 12an (ostiralarekin) itxiko da San Pedron, musikaz betetako festa batekin. Aurtengoa Aldaketaren Marearen bigarren ekitaldia izan da, eta berau hasi zenetik, 40 jarduera inguru egin dira “itsas zaintza, ekonomia zirkular eta aldaketa klimatikoaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko asmoz”.

Eragileek programazio zabala ondu dute aurten, askotariko proposamenekin. Horien artean Cimasuben Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren proiekzioak, Materren itsas hondakinen arrantza eta bilketak, eta Buceo Donostik itsas hondotik jasotako hondakinekin sortutako erakusketa ibiltaria nabarmendu ditu udalak. Aurten, berritasun gisa, Pasaiako Udala Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Asteklimara batu da. Egitasmo horren baitan, ipuin kontaketak antolatu eta Erroteta eta Molinaoko erreken laginketa egin da, Pasaiako haurrekin. Molinaoko errekaren garbiketa, gainera, Europako Hondakinen Prebentziorako astearen baitan egin zen.

Laginketa horietan izan da Iraitz Pazos Ingurumen zinegotzia, eta adierazi du Aldaketaren Marea proiektu “estrategikoa” dela Pasaiarentzat: “Urteak daramatza Pasaiak aldaketa klimatikoaren kontzientziazioan aurrerapausoak ematen, baina egitasmo honek erakusten du herri oso baten indarra batuta, gauzak benetan mugi daitezkeela. Aldaketaren Marea ez da jardueren bilduma soil bat: ohitura eta kontzientzia aldaketa baterako oinarri sendoa da, eta gure herriak argi erakutsi du beste behin ere prest dagoela trantsizio ekologiko sendo eta komunitario baten alde egiteko”.

Horrez gain, aurtengo ekitaldiaren “oso balorazio positiboa” egin du udal hautetsiak: “Parte hartzea eta eskaintza handitu egin dira, adin guztietako herritarrek euren lekua aurkitu dute programan, eta askotariko erakunde, elkarte eta eragileen arteko lankidetza eredugarria izan da. Pasaiak badu zer eman eta zer erakutsi ingurumenaren alorrean; aldaketa ez da etorriko kanpotik, herritik sortzen ari da”.

Aurtengo edizioa hilaren 12an itxiko da, festa giroan. Jai hori San Pedroko Proisako estalkian egingo da, 17:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da. Festa horretan Aldaketaren Marean izandako esperientziak partekatu eta musika protagonista izango dela aurreratu du udalak. Hilaren 12ko 17:30ean material birziklatuekin egindako musika instrumentuen tailerra egingo da, haur eta familiei begirakoa. Ondoren, esperientziak partekatuko dituzte. Bukatzeko, sortutako instrumentuekin kontzertua eskainiko da.

Erlazionatutako edukiaAldaketaren Mareak itsas hondakinetan jarriko du fokua, bigarrenez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.