Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
LAURA NIETO SANTOS, Margolaria

«Nire lanaz, arteaz bizi naiz, eta luxua da hori; zorte handia dut»

Ez da erraza arteaz bizitzea, baina duela hamabi urtetik bere pasioa du lanbide Nietok. Kolore biziz jantzitako mihise handiek hartu dute Iztieta auzoko Irun kalean duen atelierra.

Laura Nieto Santos margolaria, bere atelierrean.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/05

Ametsa egi bihurtu eta arteaz bizi da Laura Nieto Santos margolaria (Medina del Campo, Valladolid, Espainia, 1978). 2017an etorri zen bizitzera Donostiara, eta iazko maiatzaz geroztik Errenteria-Oreretako Iztieta auzoan du atelierra. Natura eta berdea dira nagusi estilo figuratiboa oinarri margotzen dituen mihisetan.

Noiz hasi zinen margotzen?

Arte Ederrak ikasi nituen Salamancan (Espainia) eta lizentziatuta, arte bekaren batekin bidaiatzen aritu naiz dezente. Denbora luzez pintura beste lan batzuekin uztartu dut. Pinturak ez zidan bizitzeko adina ematen, zaila da artetik bizitzea. Inoiz ez dut erabat utzi, baina beti osagarria izan da. Senarra denarekin, bikotekide zenean Berlinera (Alemania) joan nintzen bizitzera sei hilabeterako galdu-gordean, probatzera. Bertan nintzela hasi nintzen arte galeriekin harremana izaten.

Prozesua luzea izan zen, galeria batek ez dizulako goizetik gauera ateak zabaltzen. Baina ez nuen amore eman, eta hilabete eta erdiro egiten ari nintzenaren irudiak bidaltzen nizkion Berlineko galeria bati nahiz eta erantzunik ez jaso… Bien bitartean bestelako lanak egin nituen bertan, eta hizkuntza ikasi. Bi urtera deitu eta erakusketa kolektiboa egitea proposatu zidaten. Nire bi koadrorekin proba egin nahi zutela esan zidaten, zortea izan nuen, eta biak saldu ziren; horrela hasi nintzen galeria horrekin lanean. Hortik aurrera, eta 12 urte joan dira, esan dezaket arteaz bizi naizela. Hainbat galeriarekin ari naiz aldi berean une honetan.

Orain Iztieta auzoan duzu sorkuntza espazioa.

Berlinetik Donostiara etorri ginen eta zortzi urte daramat bertan bizitzen. Hainbat estudio izan ditut, Intxaurrondon, Trintxerpen, baina oso txikiak ziren, edo ez zuten baldintza egokirik. Pandemia aurretik etxeko garajea prestatu nuen, baina txiki gelditu zitzaidan hura ere. Errenterian bilatzeko aholkatu zidaten, gertu zegoela oso. Iztietara iritsi, lokal honetara sartu, eta berehala jakin nuen hau zela lekua. Urtebete daramat bertan, 2024ko maiatzetik.

Zein da zure margolanen estiloa?

Oinarrian arte figuratiboa dago. Hori esanda jende askok irudikatzen du hiperrealismoa. Nire eszenetan ikusten duzuna antzematen baduzu ere, teknikan argazkitik aldentzen saiatzen naiz, askeagoa naiz koloreak aldatzeko garaian, espresionismoa ere txertatzen dut, ez naiz mugatzen errealitatera. Oinarrian nik egindako argazkiak daude; pasatzen naizen lekuak, ezagutzen ditudanak eramaten ditut margolanetara, baina unea eta eguraldiaren arabera eszena ikaragarri aldatzen da. Errealitatean oinarritzen naiz, baina toke espresionista emateko lizentzia hartuta.

Bada margotu nahi zenukeen zer edo zer, oraindik margotu ez duzuna?

Itsasoa. Baditut entsegu batzuk. Itsasoa basatia da hemen, baina oraindik ez dut aurkitu unea. Ideia badut eta gustatuko litzaidake, aukera handiak zabaltzen dituelako.

Kolore bat?

Une honetan berdea, gama zabala du, gainera. Bada bat zehazki gustuko dudana, berde oso iluna, urdinetik gertu dena, eta hori paletaren oinarria dut ia. Koadroak arrosa kolorearekin hastea oso gustuko dut, geruzatan lan egiten dut, eta ez dut dena estaltzen, uzten diot azpiko geruzari arnasa har dezan. Arrosa ez da ohikoa naturan, ez bada loreetan, eta horrek paisaiari alderdi artifiziala ematen dio; modu horretan paisaia guztietan, onerako edo txarrerako gizakiaren esku hartzea dagoela irudikatu nahi dut. Uste dut oso gutxi direla manipulatu gabe gelditzen diren paisaiak.

Arteaz bizi zarela esan duzu. Erraza da artelanak saltzea?

Ez da erraza, inondik inora ere. Europan egiten dut batez ere lan, nire galeria nagusia Berlinen dago, eta aldi berean lanean ari naiz Luxenburgoko eta Kanadako beste birekin. Kanpoan askoz ere errazagoa da saltzea, arteaz inguratzearen ideia sustraituago dago Europako beste herrialdeetan. Etxean egiten da bizi asko, eta etxebizitzak beste modu batean habitatzen dira han.

Santiago de Compostelako (Galizia) arte galeria batekin ere ari naiz lanean, hura txikia da, eta arte feria handiagoetan parte hartzen du, baina zaila da Espainian, adibidez, saltzea. Gaur-gaurkoz nire lanaz, arteaz bizi naiz, eta luxua da, gustuko dudalako, zorte handia dut.

Bada koadroren bat bereziki gustuko duzuna?

Etxeko egongelan dudan lore bodegoia. Bodegoiak margotzen hasi nintzen pandemia garaian, tamaina handian. Helburua, margolan mota zehatz hori errebindikatzea, loreak beste maila batera eramatea. Bodegoia oro har genero gutxietsia izan da artearen historian eta paisaia artearen kategorian kokatzeko saiakera izan zen. Jada gure artean ez dagoen eta asko maite nuen pertsona batek bildutako lore sorta baten argazkitik abiatuta egindako lana da. Balio sentimental handia du, eta etxean dut jarrita.

Zure erreferenteak pinturan?

Asko ditut. Velazquez adibidez ikaragarri gustatzen zait, Del Pradoko (Madril, Espainia) museora joan naiteke eta bakarrik bere bi koadro ikusi. Bere garairako aitzindaria izan zela uste dut, zoragarria iruditzen zait bere lana. Gero erreferente garaikide gehiago ditut: Peter Doig (Edinburgo, Eskozia), edota Alemaniako margolari espresionista asko, denetatik pixka bat hartzen noa, duten hoberena, denetatik ikasten saiatzeko.

Van Gogh, Velazquez, Monet, Goya, Dali… Izen ezagunak dira denentzat. Gizonak dira. Emakumeekin ez da horrela gertatzen.

Artearen historia oso gaizki kontatua dago, beti gizonek kontatu dute, eta emakumeak ezkutatu egin dituzte. Orain emakume ugari ari dira Artearen Historian lanean, eta argitaratzen ari dira beste historia bat emakumeei zuten lekua emanez; isilarazi zituzten horiei ikusgarritasuna ematen ari dira orain.

Ni neu Joan Mitchell margolari estatubatuarrarekin ari naiz. Arrakasta itzela izan zuen 1960ko hamarkadan, ikaragarri saltzen zuen, eta Artearen Historia ikasterakoan, espresionismo abstraktuko garaiko margolari gizon guztiak ikasi nituen eta bere izena ez; gerora ezagutu dut, eta bera bezala, dozenaka emakume margolari daude.

Espero dut aurrerantzean kontzientzia handiagoa hartzea, eta nire alabek artearekin lotutako zer edo zer ikasten badute, emakumeak aipatzea bertan.

Betetzeke duzun ametsa pinturaren munduan?

Kirolean bezala, ligak daude pinturan ere bai. Margolari emergente gisa hasten zara, geroago bestelako zirkuituetan iristen zara, eta niri adibidez ilusio bizia eragingo lidake Arcon (Madril, Espainia) edo Art Baselen nire lana erakustea. Beti izan naiz ikusle gisa, eta inoiz artista gisa ere egon nahi nuke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.