Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
JOSE IGNACIO ELORTEGI

"San Pedron ez dit inork inoiz ezetz esan, eta gauza asko egin ditugu"

Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Jose Ignacio Elortegi sanpedrotarraren kultur ekarpena errekonozitu zuten San Pedroko elizan, omenaldi hunkigarri batean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/05

Mila saltsatan ibilitakoa da Jose Ignacio Elortegi sanpedrotarra, beti San Pedroren alde lan nekaezina eginez. Azaroaren 22an, San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen itxiera ekitaldian, bere ekarpen musiko-kulturala errekonozitu zen barrutiko elizan. Hunkigarria izan zen. Herritar guztiez inguratuta, merezitako omenaldia jaso zuen, etxean bertan. Ekitaldia, gainera, Santa Zezilia egunean izan zen, musikarien zaindariaren egunean.

Azaroaren 22an zure ekarpen musiko kulturala errekonozitu zen zure herrian, San Pedron. Santa Zezilia egunean izan zen gainera, musikarien zaindariaren egunean. Nola bizitu zenuen?
Sorpresa handia izan zen, ez nuen ezer espero. Aurrez ekitaldi bat antolatua nuen: Antxoko Bandaren mendeurrenekoa. Niri esan zidaten ekitaldi hori San Pedron izango zela, barrutiko eragile kulturalekin, eta ni San Pedroko eragileekin kontaktuan jarri nintzen; baina azkenean esan zidaten Pasaiako eragileak etorriko zirela. Omenaldiaren egunean, ni itxoiten ari nintzen, eta harritu zidan nirekin zegoen kidea nire albotik joan zela. Orduan, niri buruz hitz egiten hasi ziren. Sorpresa ikaragarria eraman nuen, ez nintzen ezertaz jabetu. Jendea ere kexatu da haiek ere ez zirelako egingo zidaten omenaldiaz jabetu egunkarian irakurri zuten arte; baina nik ere ez nekien ezer, eta arraroa da ni San Pedron gertatzen den zerbaiten inguruan ez jabetzea. Erabateko sorpresa eraman nuen. Jende askok esan dit merezi nuela.

Zure jarduna musikari lotuta egon da beti. Nola hasi zinen zu musikan? Nondik datorkizu zaletasuna?
Olentzerorekin abesten ateratzen ginen, eta 1983an Ondartxo Abesbatza sortzea erabaki genuen. Urte hartako otsailean izan zen hori. Gauzak antolatzen ondo moldatzen ginen, eta Musikaste erreferentziatzat hartuta, guk ere zerbait egitea pentsatu genuen. 1986an San Pedroko Musika eta Abesbatza astearekin hasi ginen. Horrela hasi zen dena. 1986an abesbatzen eguna antolatu genuen, eta hori zen ekitaldi nagusia. Asmoa zen Pasaiatik Irunerainoko abesbatzekin elkartzea. Nik, baina, San Pedroko historia azaleratu nahi nuen, hori egiteko gogoa nuen, eta hurrengo urtetik aurrera, barrutikoak ziren edo barrutiarekin zerikusia zuten pertsonekin lanean hasi ginen. Lehena Tomas Garbizu lezoarra izan zen. San Pedroko organista izan zen 1925etik 1936ra.

Ibilbide luzea osatu duzu San Pedroko musikagintzan. Nola gogoratzen dituzu urte horiek guztiak?
San Pedroko Musika eta Abesbatza astea bukatzen denean hurrengoan pentsatzen jartzen naiz beti. Nik orain datorren urtekoa programatu dezaket, baina data iristear dagoenean sortzen dira arazoak. Aipatu bezala, Tomas Garbizu barrutiko organista izan zen, organo fabrikarekin ere egon ginen, eta Jon Azpillaga bertsolaria ere San Pedron jaio zen. Azpillaga, gainera, flipatuta geratu zen, eta esan zidan uste zuela San Pedrok hari ezer egin gabe hilko zela. Aita Manuel arraunlaria ere hemen izan genuen. Gure asmoa da musika emanaldiak antolatzea eta omenaldiak egitea norbanakoei edo eragileei. Aurten Sanpedrotarra elkartea errekonozitu dugu.

Zer da musika zuretzat? Zer eman dizu musikak zuri?
Asko eman dit. Musikak ikaragarri erlaxatzen nau. Urtero talde berriak ekartzen saiatzen gara San Pedrora, gauza berriak probatzen ditugu, eta sorpresa mordoa eramaten ari naiz. Aurtengo ziklorako piano eta biolontxelo kontzertu bat ekarri dugu, eta ikaragarria izan zen. Oso gustura izan nintzen, baina betetzen nauena da jendeak gozatu zuela. Askotan jende helduarengan pentsatzen dut, musika eta abesbatza astearekin aukera baitute musika mota hori etxean ikusteko.

Zer eman diozu zuk musikari?
Gogo handia jarri diot beti. Ondartxo Abesbatza desagertu zenean, ia-ia bakarrik geratu nintzen, eta beti saiatu naiz talde onak ekartzen. Uste dut maila handiko abesbatzak pasa direla San Pedrotik. 2026ko Donostiako Urrezko Danborra Xabier Anduagak jasoko du, eta San Pedron izan da gurekin. Jende ezagunari eta hasi berriei txoko bat eskaini diegu San Pedron.

Azaroaren 22ko omenaldia San Pedroko Musika eta Abesbatzaren 40. ekitaldiaren barruan egin zen. Zuek, Ondartxok, antolatzen duzue. Nola joan da aurtengoa?
Oso ondo atera da, maila handia izan dugu aurten. Javi Bustok sortutako abesbatza batekin hasi ginen. Orain Eva Ugaldek darama abesbatza horren gidaritza, eta maila handia dute. Bigarren emanaldian, Sinfonietta orkestra etorri zen, eta pieza ikaragarriak jo zituen. Easoko emakume bat ere izan dugu aurten. Gazteago zela hemen izan genuen, eta aurten berriz ere etorri da. Ikaragarri igo da bere maila. Aurrez aipatu bezala, piano eta biolontxelo kontzertu bat ere izan dugu. Azken emanaldian Sanpedrotarra elkartea omendu eta haien historia kontatu genuen. Abando Txiki abesbatzak kantatu zuen. Ezagunak diren abesti asko kantatu zituzten, eta oso polita izan zen.

Bestalde, atsekabea dut jende gaztea ez datorrelako. Duela gutxi Andra Mari abesbatzaren kontzertu bat ikusi nuen Errenterian, eta ikusi nuen gazteena ni nintzela. Ez dakigu zergatik, baina jende gaztea ez dator gugana. Tirri Tarra omendu genuenean herri osoa hurbildu zen, eta ehun pertsonak hartu zuten parte; baina gazteak soilik gauza konkretuetara gerturatzen dira, kontzertuetara eramatea zaila da. Horrez gain, atzetik ez dator inor. Hori da dudan pena.

San Pedron, gainera, ez nau inork inoiz ezetz esan, eta gauza asko egin ditugu. Nik iniziatiba izaten dut gauzak antolatzeko, baina ez dit inoiz inork trabarik jarri. San Pedroko jendea oso harkorra da.

Gazteengan eta errelebo faltarengan arreta jarria duzue, hortaz.
Eta arlo ekonomikoa ere hor dago. Askotan diot nik San Pedron Juanba Berasategi bat izango banu, jendea txundituta geratuko litzatekeela. Gauza askori begira egon behar gara beti San Pedron, eta hori hemen izan ditugun apaizek ez dizkigutela oztopoak jarri… Ezagunek esan izan didate hemen zorte handia dugula, haiei ez baitiete ezer egiten uzten. San Pedron Proisa dugu, baina azaroan hotz handia egiten du bertan. Arazoa da ez dugula espaziorik. Erti ere hor dago, baina sanpedrotarrentzat urrun geratzen da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.