Uxia Prego Sarasolarentzat izan da Euskararen Hamabostaldiaren barruko zozketaren saria
Errenteriako Udalak kanpaina egin du Euskaraz barra-barra zigilua duten herriko establezimenduekin Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Abenduak 3 Euskararen Eguna lelopean.
Euskararen Egunaren Hamabostaldian zehar, Errenteriako Udalak kanpaina egin du Euskaraz Barra-Barra zigilua duten herriko establezimenduekin Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Abenduak 3 Euskararen Eguna lelopean.
Azaroaren 17tik hilaren 3ra bitarte, Euskararen Egunaren baitako kanpaina horretan parte hartu duten establezimenduetan egindako erosketengatik zozketa batean parte hartzeko aukera izan dute herritarrek. Saria 2026 urtean zehar Udalak antolatuko euskarazko emanaldi guztietarako doako 2 sarrera izango dira.
Herenegun egindako zozketan Uxia Prego Sarasola izan zen irabazlea, Maitexa Tabakodenda establezimenduan egindako erosketengatik.
Errenteriako Udalak eskerrak eman dizkie kanpaina horretan parte hartu duten establezimenduei.
