Gorputzen matxinada errelato berria sortzeko
'Gorputza lehen lurralde gisa: eskubideaz, zaintzaz eta plazeraz' hitzaldia emango du Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak Emakumeen Etxean, asteazkenean.
Saioa Hernandez psikologo eta sexologoa.Hiruka Gorputza lehen lurralde gisa: eskubideaz, zaintzaz eta plazeraz hitzaldia emango du Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak Emakumeen Etxean, asteazkenean. Gorputzaren jakintza eta ahalduntzearekin lotutako kontzeptuak partekatzeko aukera izango da hitzaldiaren bidez. 18:00etatik 20:00etara izango da.
Lumaltik herriak elkartearekin batera antolatutako hitzaldian, gorputzaren ongizatearen eta gizarte arauen arteko tirabirak aztertuko dituzte. Erdi-erdian jarriko dute, gorputz guztiak saiatu direla eta gaur egun ere saiatzen direla gizarte arauetara egokitzen, ordutegietara, erritmoetara, zereginetara, dietetara eta edertasun eta sexualitate arauetara ere. Baina nabarmen jarri dute, gorputz orok ere ikasi duela matxinatzen, “bere muga eta nahiak adierazten eta zer den, zer izan nahiko lukeen eta norbaitek izan beharko lukeena dioenaren arteko errelato berri bat sortzen goaz”.
Hitzaldia elebitan izango da, eta solasaldirako tartea ere zabalduko dute.
Emakumeen Etxeak ateak zabalik ditu astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean. 943 449 630 telefono zenbakira ere dei daiteke egun eta ordutegi horietan, edota posta elektronikora idatzi (klik hemen).
