Taberna-Otaduy Euskal Herriko Trinketeko eskuz binakako txapeldun
Atzo jokatu zuten final handia Abadiñoko Tornosolo trinketean, baita 3. eta 4. posturako partida ere, Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta.
Txapeldunak eta txapeldun ordeak sari banaketanEuskadiko Euskal Pilota Federakuntza Taberna (Eple)-Otaduy bikotea Euskal Herriko Trinketeko Eskuz Binakako Eliteko txapeldun da. Atzo jokatu zuten final handia Abadiñoko Tornosolo trinketean, baita 3. eta 4. posturako partida ere, Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta. Ikusleen arten giro ederra, eta partida gogorra Taberna(Eple)-Otaduy eta Larrañaga-Chiapuso (Eple) pilotarien artekoa. Bukaeran, 2-0 markagailuan. Lehen jokoan Larrañaga-Chiapuso bikotea aurretik izan zen 10. tantora arte, baina aurka atera eta 15-12 gailendu ziren irabazleak. Bigarren jokoan, berdinduta izan ziren bi bikoteak 8. tantora arte, baina Taberna eta Otaduyren azken tanto segidak garaiepna eman zien horretan ere, 15-8 markagailuarekin.Azkenean 2-0 irabazi zuten eta txapela jantzi Taberna eta Otaduyk.
Epleko Santamariak laugarren postua egin zuen, Uribekin batera lehiaketa berean.
Iparraldeko hirugarren mailako binakako trinketean berriz, garaipenik ez Epleko Carricart eta Antton Aranbururentzat, Beti Onak 2ko pilotariak gehiago izan ziren, eta 37-40 irabazi zieten Eplekoei.
Agustina Otaola pilotalekuan berriz, plenoa etxekoek. Hiru partidatik hiru poltsikora, Eplekoek. Pala Motzean Eiheramendi eta Yorelek 40-31, eta Estefano eta Abelek 40-18 irabazi zuten Errepala 2 eta Illuneberen kontra, hurrenez hurren. Eskuz binakakoan, Negua txapelketan, Taberna eta Odriozolak 22-18 irabazi zuten Aloña Mendi 2ren kontra.
