Dantza, erdigunera
Beti Prest Dantza Taldeak muxikoen hileko bigarren igandeko jardueraren barruan zita jarri du iganderako, hilak 14.
Mutxikoak dantzatu dituzte Koldo Mitxelena eskolako patioan.Alaine Aranburu Etxegoien Beti Prest Dantza Taldeak muxikoen hileko bigarren igandeko jardueraren barruan zita jarri du iganderako, hilak 14. 12:00etan deitu dute Herriko Plazara —euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokira lekualdatuko dute saioa—.
Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die Beti Prest dantza taldeak. Hilabete honek saio bikoitza izango duela jakinarazi du gainera, dantza taldeak, San Tomas egunaren barruan ere egingo dutelako emanaldia. Bigarren hitzordu hori, hilaren 21ean egin dute, 18:30ean Zumardian.
