Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Erraldoi eta buruhandiek Antxo hartuko dute larunbatean

San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da, 12:30etik aurrera.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/11

Antxoko San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da larunbatean (hilaren 13an). Erraldoien Eguna – Erraldoi eta Buruhandien Topaketa 2025 izenpean, Pasaiako, Lezoko, Irurako, Agoizko eta Legazpiko konpartsak bilduko dira Antxon. 12:30ean ikusgai egongo dira Hamarretxeta kalean, eta 13:00etan, erraldoi eta buruhandi guztiak kalejira irtengo dira bertatik. Konpartsa horiek beren erraldoi eta buruhandiekin iritsiko dira Antxora, baita dultzaina eta gaitari taldeekin ere.

Pasaiako konpartsak herritar guztiak animatu ditu larunbateko topaketan parte hartzera. San Tomas eguna goratzeko ekintza mordoa prestatu dituzte barrutian, eta horietako bat da erraldoi eta buruhandiena. “2025ari bukaera bikaina eman nahi genion. Gainera, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Antxoko Jai Batzordeko kide guztiei hasieratik laguntzeagatik eta topaketa hau errealitate bihurtzeagatik Antxoko San Tomas bezalako egun berezi eta polit batean”, adierazi du Markel Oyarzabal Pasaiako konpartsako lehendakariak.

Eguraldiak laguntzen badu, “indar eta ilusio handiz” hartuko dituzte Antxoko kaleak; eguraldi txarrarekin, baina, topaketa Ibaiondo frontoira lekualdatuko luketela jakinarazi du Oyarzabalek, ordutegi berarekin. Horrez gain, lehendakariak baietsi du Pasaiako konpartsarentzat “mugarri garrantzitsua” dela larunbateko topaketa: “Pasaian zein kanpoan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan hainbat emanaldiz betetako urte baten ondoren, Euskal Herri osoan erraldoi eta buruhandien munduan erreferente gisa berretsi nahi dugu gure burua”. 2026rako, gainera, proiektu eta koreografia berriak prestatzen ari direla aurreratu du Oyarzabalek.

Pasaiako konpartsak Antxon izango diren konpartsen parte hartzea eskertu du, “beste herri batzuetan egiten diren euskal erraldoien topaketen tradizioa jarraitzen duen anaitasun keinu batean”. Pasaitarrak, esaterako, Villabonan egindako topaketa batean izan ziren urrian.

Erlazionatutako edukiaPasaitarrek asteburuan ospatuko dute San Tomas«Nahi duguna da jendeak Pasaiako erraldoien konpartsa ezagutzea»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.