Karnaba eta Donostiako Orkestra Barrokoa eskutik, Madalenaren ermitan
Eguberriko kontzertua eskainiko dute igandean, bi taldeek, 12:00etan hasita.
Karnaba Otxotea eta Donostiako Orkestra Barrokoa, ermitan Eguberriko kontzertua emango dute Karnaba abesbatzak eta Donostiako Orkestra Barrokoak igandean, hilak 14, 12:00etan hasita, Madalenaren ermitan.
Emanaldiaren lehenengo zatian A. Scarlatti eta J.P Telemannen obrak interpretatuko ditu orkestrak. Bigarren zatian, otxoteak R. Sarriegiren Beti maite eta S. Jaroffen Elurra abestuko dute; bakarlari Alberto Mendigutxia arituko da.
Kontzertua bukatzeko bi taldeek Panis Angelicus, eta Artzaiak Belenen abestuko dituzte, eta Izei Mugika bakarkako tenore lanetan Cantique eta Tomas Araguesen Gabonetako suitea interpretatuko dituzte, guztiak Sergio Zapirainen zuzendaritzapean.
