Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lezoko Eguberrietan, 30 ekitaldi inguru

Jai, kultur eta kirol giroko jarduerak izango dira herrian datozen asteetan. Ekitaldi klasikoak mantenduko dira, baina berriak ere badaude.

Saizar eta Salaberria, gaurko aurkezpenean.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/12/11

Gaur aurkeztu du Lezoko Udalak herriko eragileekin batera osatu duen Eguberrietako egitaraua. 30 ekitaldi inguruk argituko dute neguaren hasiera herrian, betiere urte zaharrari agur esateko eta berriari harrera egiteko testuinguruan. Festa, kultur, eta kirol kutsuko jarduerak dira. Aitzol Saizar Kultura zinegotziak eta Ainhoa Salaberria Kultura teknikariak eman dute gaur datozen egunetako ekitaldien berri. Aurreratu dute egitaraua etxez etxe banatuko dela. Jarduera asko Lezoko Eguberrietako klasikoak dira; baina bada berririk.

Aurkezpenean, hasteko eta behin nabarmendu dute hilaren 12tik 23rako tartean Euskal Liburu Azoka jasoko duela Kultura Aretoak; goizez eta arratsaldez izango da zabalik bitarte horretan (11:00-13:00, eta 17:00-19:00). Igandean (hilaren 14an) San Tomas Egunari lotutako jaia izango da goizez Karlos Saldisen, eta Gaintxurizketako Antxillastegin ere talo tailerra eta azoka izango direla jakinarazi dute.

Egitarauari errepasoa egiterakoan, Salaberriak aipatu du hilaren 24koa kalejiren eguna izango dela: 11:00etatik Piztu Lezoren janari bilketa solidarioa hasiko da; 12:00etan Euskal Herria plazatik, Hator, hator kantatzera jarduerari ekingo diote, 12:45ean Aitona-Amona Bordatik kantu jira berezia abiatuko da; eta 18:00etatik aurrera Lau Katu txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

Urteko azken egunean, hilaren 31n, haurren lasterkaldiek girotuko dute herria umeen San Silbestre lasterketak egingo dituztelako 11:30etik, Gurutze Santuaren plazatik abiatuta; 12:45ean hasiko dira Urte Zaharreko koplekin.

Urtarrilaren 5ean, bi klasiko: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldia (12:00, Bekoerrotan), eta Erregeen desfilea (19:00, Lopenetik).

Berritasunen arteam, bat nabarmena: udalak eta Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak bi bakarrizketa saio antolatu dituzte hilaren 19rako eta 2026ko urtarrilaren 2rako.

Saizar zinegotziak jarduera horietan parte hartzeko gonbita luzatu die lezoarrei, nabarmenduz horiek lezoar orori begirakoak direla, “belaunaldi ezberdinak elkartzen dituzten topaguneak izaten dira, eta herriarentzat oso aberasgarria da hori”.

Hemen sakatuta, egitarau oso-osoa ikusteko aukera (PDF artxiboa zabalduko da).

 

Erlazionatutako edukiaLezoko San Tomas jaia, igandean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.