XII. OrriBakaR-ek baditu irabazleak
Bost mailetako irabazleek bihar (ostirala) jasoko dituzte sariak Andreone liburutegian 19:00etan hasiko den ekitaldian.
Ostiralean izango da sari banaketa, Andreonen. XII. OrriBakaR Literatura Lehiaketaren epaiaren berri eman du Andreone Lezoko Udal Liburutegiak. Orotara 281 lan aurkeztu dira lehiaketara, askotarikoak. Beraz, epaimahaik lan nekeza izan du bost sailetako bi irabazleak aukeratzeko. Behean daude aurten irabazle izan direnak.
Sari banaketa ekitaldia bihar (hilak 12, ostirala) egingo da Andreonen bertan, 19:00etatik aurrera. Maila guztietako bi saridunek liburuak erosteko 100 euroko bonua jasoko dute.
XII. OrriBakaR Literatura Lehiaketa. Irabazleak.
A saila (6-7 urtekoak)
- Bidarte Lekuona Martinez, Kin-kin-kin lanarekin.
- Adei Irazustabarrena Bravo, Bertsoak lanarekin.
B saila (8-9 urtekoak)
- June Ganuza Sarasola, Itsasoa lanarekin.
- Noah Azpiazu Infante, Ahoaren koloreak lanarekin.
D saila (10-11 urtekoak)
- Unax Zalla Intxaurrandieta, Liburu bat munduaren biran lanarekin.
- Nahila Peral Aparicio, Azeria gosez amorratua lanarekin.
E saila (12-13 urtekoak)
- June Rolin Vazquez, Musika kaxa lanarekin.
- Luka Serrano Sanchez, Lakuaren xuxurlak lanarekin.
F saila (14-15 urtekoak)
- Udane Emazabel Otaegi, Bakardadea? lanarekin.
- Maddi Ruiz Perez, Aitona eta zuhaitza lanarekin.
