Odola ematera deitu dituzte antxotarrak
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 17an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Odol erauzketak hilaren 17an izango dira, Antxoko anbulatorioan. Datorren asteazkenean, hilaren 17an, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 14an eta 15ean Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 16an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Azaroko odol erauzketetan 30 odol poltsa jaso ziren, emaileetako bi berriak izan zelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
