Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hurrengo geltokia: egia, justizia eta erreparazioa

'Mikel Zabalza gogoan, 40 urte' herri iniziatiba ibiltaria Errenteria-Oreretan da gaur. Galtzarabordan omenaldia izan da, eta ondoren Zumardian herri harrera.

Galtzarabordatik Zumardira martxa egin dute.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2025/12/13

Mikel Zabalza gogoan, 40 urte herri iniziatiba Errenteria-Oreretan da gaur. Egitasmo ibiltariaren ikurra autobus publiko bat da, hain zuzen, Guardia Zibilaren torturengatik hil zen Mikel Zabalza 1985eko azaroan nafarra Donostiako autobus publikoetako langilea zelako, gidaria. Lau gurpildun ikur horren barruan Zabalza oroitarazteko, nor zen azaltzeko, eta torturaren basakeriak hil zuela jabetzeko erakusketa dago jarria. Albo batean Egia, justizia eta erreparazioa leloa du itsatsia, handi-handi, busak. “Horrek izan behar du Zabalzaren kasuaren, eta torturatu nahiz errepresaliatu guztien hurrengo geltokia”, esan dute egitasmoaren gidariek.

Torturaren basakeria, Zabalzaren bidaia ilunari argia eman nahi diote iniziatibaren bidez, memoria egiteko. Hori horrela, Euskal Herrian barrena dabil autobus ibiltaria. Nafarroako Torturatuen Sareak bultzatutako ekinaldia da Zabalzaren omenezko autobus ibiltaria. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak estatuko indarkeriaren biktima gisa aitortua dute nafarra, baina ez da oraindik egi osoa ezagutzen, haren espedientea sekretu ofizialen legearen pean dago eta. Espainiako Gorteek aldatu behar dute lege hori sekretupekoa izateari utz diezaion.

Eguerdian omenaldia egin diete Galtzarabordako Ion Arretxe parkean Zabalzari, Ion Arretxeri eta Idoia Aierberi. Operazio polizial berberean atxilotu zituzten hiruak, ETAko kide izatea egotzita. Haiek ere basakeriz izan ziren torturatuak. Arretxe oreretarra 2017ko martxoan hil zen; Aierbe, Zabalzaren bikotekide zena, 2018ko abenduan zendu zen. Intxaurrondoko kuartelean inkomunikatuta izan zen aroa eta horrorea Intxaurrondo: la sombra del nogal liburuan kontatu zuen kulturaren eta sormenaren alor asko eta askotan ibili zen Arretxek. Omenaldi xumea izan da Galtzarabordako parkekoa. Omenduen senideek parte hartu dute, dozenaka herritarrekin batera.

Goialdeko auzotik herriaren erdira jaitsi da Mikel Zabalza gogoan, 40 urte iniziatibaren segizioa. Herriak harrera egin dio autobusari Gamon Zumardian, kantu jirako kideen laguntzarekin. Gaur arratsaldean autobusaren barrenak eta bertako mezu nahiz datuak ikusteko aukera izanen dute hala nahi dutenek. Memoriarako gunea da ibilgailua, efimeroa ordea. Izan ere, bihar (hilak 14, igandea) bukatuko da autobus ibiltariaren bira. Donostiako Ategorrietan DBuseko langileekin bat egingo dute 11:45ean, eta zutabean Bulebarreraino joango dira. Bertan izango da ekitaldi nagusia, 12:30ean.

Ondoko bideo eta argazkietan, egitasmoak herrian egin duen bidearen hainbat pasarte.

Errenteria-Orereta. Mikel Zabalzaren oroimenezko ekitaldiak (2025-12-13)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.