Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Baserritar, festazale eta ezpain gorrien artean egongo da Pello

Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak hilaren 21eko festa eguna aurkeztu du. Herrigintzaren eta auzolanaren emaitzaren festa izango da.

Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeko kideak, gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2025/12/13

Nortasun propioa du Errenteria-Oreretan San Tomas Egunak. Egutegian gorriz biribildutako data da. Ez bakarrik festa egun oparoa izaten delako; herrigintzaren eta auzolanaren ikur ere bada, ehunka direlako egunean postuetan, girotze taldeetan, muntaia-desmuntaian, edo jaki goxoak egin nahiz edariak ematen aritzen direnak. Herriko eragileen giharraren espresioetakoa da. Gaur aurkeztu du Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak festa eguna. Aitortzarako tarterik ere izan da. Beheko koadro urdinean ikus daiteke eguneko egitarau zehatza.

Atzetik asteetako lana du egunak, taldeetan eta azpitaldeetan antolatu dira batzordekideak, telefonoetako mezularitza aplikazioak sutan izan dituzte dena koordinatzeko. Emaitza astebete eta egun bat barru ikusiko da. Herritarrei kaleak baserritarrez jantzita hartzeko eskatu diete hilaren 21ean. Xenpelar AEK-k duela 39 urte sortutako festa handiak jarraipena izango du aurten ere bai.

Euskal baserri, natura eta kulturaren eguna izango da: “Beti presente izango ditugu gure arbasoek transmititu izan diguten filosofia: baliatzen zuten laborari nahiz baserritar haiek abenduaren 21a errenta ordaintzeko, batzeko, negurako prestatzeko baliabideak biltzeko, dantza egiteko, kideekin egoteko… Bada, bagatoz Orereta-Errenteriako hainbat eragile eta norbanako hori guztia eskaintzera; garaietara moldatuta, jakina, Jai paregabea eskaini nahi dugu. Elkartu gara egiteko horretan honako elkarte hauek guztiak: Ereintza Dantza Taldea, BPAN, Landarbaso abesbatza, Oiartzoko ikasleak, Burusoilen elkartea, Sputnik, AEK, CAR, Oiarso saskibaloi kirol taldea, Koldo Mitxelena ikastetxeko Batxillerreko ikasleak, Galtzarabordako auzo elkartea, Beti Prest eta udala”.

Egunaren izarretakoa Pello txerria izango da. Haren inguruan antolatuko da Erdialdeko plazak eta kale gehientsuenak hartuko dituen festa. Baserritarren postuek ez dute hutsik egingo. “Prest izango dituzte baserritarrek euren postuak, haien uztak emandakoa herritarren eskura salgai izango dute, nahiz eta urtetik urtera gero eta nekazari gutxiago egon; beraz, hausnar dezagun herritar guztiok eta kontura gaitezen kontsumitzeko orduan gure ardura ere badela inposatu nahi dizkiguten elikadura-ohiturak eraldatzea eta bertako produktu osasungarriak kontsumitzea, baserritarra babestea, jango dugun hori 0 kilometrokoa izatea”.

Sei azpimarra jarri dituzte antolatzaileek datorren asteko iganderako: “Baga, atera itzazue gordetako baserritar jantziak eta horiexek jantzi; biga, ez ahantzi edalontzi berrerabilgarriak etxean, berrerabiltzeko sortuak baitira; eta higa, euskarak egiten gaitu, hortaz, erabili, hitz egin eta dastatu; laga, animaliak ere errespetatu; boga, Neguko Solstizioak-San Tomas Eguneko Batzordeak ez du inongo eraso sexistarik onartuko herrian; gainera, horrelakorik jazoz gero, izango dituzue gune guztietan norengana jo [besoan zapi morea daraman kidearengana]; eta sega, saia zaitezte elkarrekin eta elkarrenganako zaintza berresten, natura zaintzen, ingurumena…”. Horiek Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak helarazi nahi izan dituen balioak: konpromisoa, kontsumo orekatua, garaian garaikoa izatea, O kilometrokoa, auzolana… eta euskalduna. “Bide batez, ezin ditugu ahantzi munduan basakeria pairatzen ari diren hainbat herritar eta horien artean aipamen berezia merezi dute gazatarrek. Hori dela eta, hartu ditugu hainbat eragilek Israeli boikota egiteko zenbait neurri. Genozidioari stop!”.

Mertxeren ezpain gorriak eta Pello

Aitortzarako tartetik ere izan da gaurko agerraldian. Batetik, egunaren antolatzaileek zehaztu dute txerriaren izena Pello izatea ez dela ausazkoa izan: “Txerria, eguneko protagonista, ohi bezala kide edo erakunde bat omentzeko baliatzen dugu. Txerriari haren izena jartzen diogu. Aurten omenaldia, txerri izen bidez, eskaini nahi izan diogu urteetan egunaren aurkezle eta ahots izan dugun kideari, Pello Urreagari, eta erabaki dugu, ondorioz, haren izena jartzea egunaren protagonistari. Ondo merezitako omenaldia, gainera”.

Mertxe Etxeberria izan dute bereziki gogoan gaurkoan. Hilaren 21koaren berri emateko agerraldian ezpainak gorriz margotu dituzte hainbatek, emozioz. “Gure artean ez dagoen pertsona bat oroitzeko baliatu nahi dut une hau”, esan du agerraldian hizlari izan den Idoia Arbelaitzek: “Urtetan, aurkezpen egun honetan hura hemen egoten zen. Jada ez da gure artean Mertxe. Abenduaren 1ean mundua utzi, eta Juantxo [Arrieta] bere senarrarekin batu zen egun horretan. Baina hura oroitu nahi dugu, ekintza txiki batekin: ezpainak gorriz margotuko ditut. Hark, aurreko urteetako agerraldi hau hasi baino lehen ezpainak gorriz margotzen zituen. Mertxe batzorde honetako kide izan zen urte askoz. Ezpainak gorriz apaintzen zituen, esaten zuelako horrek bizipoza eta alaitasuna transmititzen zituela. Hori transmititzen zuen hark”.

Arbelaitzen hitz horien ondoren, agerraldian ziren zenbaitek ezpainak gorriz tindatu dituzte. Hilaren 21ean, baserritarrak, festazaleak, eta ezpain gorridun herritar asko alboan izango ditu Pello txerriak.

 

Errenteria-Oreretako San Tomas Eguna hilaren 21ean. Egitaraua.

  • 11:00. Zumardian, pregoia eta azokaren zabaltzea.
  • 11:00-14:00. Jantziaren Zentroa zabalik.
  • 11:30. Udal Txistulari Taldea herritik zehar.
  • 12:00. Kantu jira.
  • 13:00. Foru plazan, bertso saioa.
  • 14:00. Trikitilariak herriko kaleetatik.
  • 16:00. Foru plazan, Iruztaren kontzertua.
  • 17:00. Xabier Olaskoaga plazan, Herri Arte Eskolako ikasleen dantzaldia.
  • 17:00. Agirre Lehendakariaren plazan, herri kirolak.
  • 17:30. Foru plazan, bingo musikatua.
  • 18:00. Amulletako danborrariak herrian barrena.
  • 18:30. Gamon Zumardian, mutxikoak Beti Prest taldekoekin.
  • 19:30. Bixkor txarangaren kalebuelta.
  • 21:00. Gamon Zumardian, sarien banaketa.
  • 22:30. Gamon Zumardian, Txamakos taldearen kontzertua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.