Literaturaren harrobiari aitortza
Atzo eman zituzten Andreone Udal Liburutegian XII. OrriBakaR Literatura Lehiaketaren sariak.
Irabazleak eta Mikel Arruti alkatea, atzoko sari emate ekitaldian.Lander Zurutuza XII. OrriBakaR Literatura Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen atzo (hilak 12, ostirala) arratsaldean Andreone Lezoko Udal Liburutegian. Orotara 281 lan aurkeztu dira lehiaketara, askotarikoak. Sari banaketa ekitaldian irabazleak nola ez, haien senitarteko eta lagunak, Lander Zurutuza Andreoneren arduraduna eta Mikel Arruti alkatea izan ziren, besteak beste.
Irabazleek 100na euroko erosketa balea jaso zuten, herrian liburuak erosteko. Denek, nola ez, pozik jaso zuten saria. Irabazleetako batek ezin izan zuen ekitaldian izan, beraz, haren amonari eman zioten bonua.
OrriBakaR-era aurkeztu diren lanen kopurua dezente hazi da aurten. Izan ere, 281 sormen egin dituzte herriko gazteek literatura lehiaketarako. Iazko ekitaldian 172 izan ziren aurkeztutako obrak, eta 2023koan 121.
Atzokoa, sari emate ekitaldia izateaz gainera, literaturaren harrobiari aitortza izan zen. Segi dezatela gazteek idazten, eta sortzen. Euskaraz.
XII. OrriBakaR Literatura Lehiaketa. Irabazleak.
A saila (6-7 urtekoak)
- Bidarte Lekuona Martinez, Kin-kin-kin lanarekin.
- Adei Irazustabarrena Bravo, Bertsoak lanarekin.
B saila (8-9 urtekoak)
- June Ganuza Sarasola, Itsasoa lanarekin.
- Noah Azpiazu Infante, Ahoaren koloreak lanarekin.
D saila (10-11 urtekoak)
- Unax Zalla Intxaurrandieta, Liburu bat munduaren biran lanarekin.
- Nahila Peral Aparicio, Azeria gosez amorratua lanarekin.
E saila (12-13 urtekoak)
- June Rolin Vazquez, Musika kaxa lanarekin.
- Luka Serrano Sanchez, Lakuaren xuxurlak lanarekin.
F saila (14-15 urtekoak)
- Udane Emazabel Otaegi, Bakardadea? lanarekin.
- Maddi Ruiz Perez, Aitona eta zuhaitza lanarekin.
