Topoa, kezka iturri
Topoak herrian izan behar duen bilakaeraren gaineko kezka du herritar talde batek. Gaiaz hitz egiteko asanbleara deitu dituzte herritarrak hilaren 17rako.
Errenteriar talde batek, Errenteria topoa soluzioa (ETS) izenburupean, topoak herrian izan behar duen bilakaeraren gaineko kezka du. Horregatik, gaiaz hitz egiteko asanbleara deitu dituzte herritarrak hilaren 17rako (asteazkena): 19:00etan izango da, Merkatuzarren.
Deitzaileek uste dute topoaren gaian “bigarren mailakoak” direla errenteriarrak. Hori esateko ETSk Donostian, Pasaian edo Eibarren egin dituen lanak eta inbertsioak hartu dituzte aintzat.
