Asteburu historikoa Oarso Boleibol taldearentzat
Klubetik Errenteria-Oreretako zaleei dei egin diete bertaratu eta bi taldeei babesa eman diezaieten, "harmailako animoak funtsezkoak izango dira jardunaldi berezi honetan".
Oarso Boleibol Taldeko Kadeteak.Oarso Boleibol Taldea Oarso Boleibol klubak asteburu historikoa izango du datorrena. Izan ere, Haur kategoriako eta Kadete mailako taldeek Gipuzkoako Kopako finalak jokatuko dituzte. Bikain ari diren zalantzarik ez da emaitzei erreparatuz gero.
Haurrek hilaren 290an, larunbatarekin Aiztondoren kontra jokatuko dute Villabonako Olaederran. 09:00etan izango da partida.
Leku berean jokatuko dute ere finala Kadeteek, 11:00etan, eta Tolobolei taldearen kontra.
Klubetik Errenteria-Oreretako zaleei dei egin diete bertaratu eta bi taldeei babesa eman diezaieten, “harmailako animoak funtsezkoak izango dira jardunaldi berezi honetan”.
