Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Barandiaran parkeko obren bigarren fasea, martxan

Gaur bertan sinatu dute obren hasiera, eta aste honetan bertan hasiko dituzte aurretiko lanak. Hamalau hilabeteko iraupena aurreikusi dute.

Barandiaran parkeko bigarren faseko lanak hasiko dituzte.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/17

Aste honetan zehar hasiko dituzte Barandiaran parkearen obren bigarren faseko aurretiko lanak. Hala jakinarazi du udalak, eta azaldu, gaur bertan sinatu duela obra hasiera. Hori horrela, datozen egunetan obrarako instalazio osagarriak jarriko dituzte, languneetarako sarbideak prestatu, eta materialak biltzeko eta hondakinak kudeatzeko gunea prestatuko dituzte, besteak beste.

Hamalau hilabeteko iraupena izango dute bigarren faseko obraren lanek, eta 2.159.075,72 euroko aurrekontua.

Aurretik, 2022 eta 2023 artean egindako lanak, hala nola, orubean identifikatutako kutsatzaile esanguratsuenak (hidrokarburoak, PCBak, disolbatzaileak) tratatzea eta kudeatzea, 40.000 litroko fuel olio biltegi bat kentzea, eta deskontaminazioa modu eraginkorrean gertatu zela egiaztatzeko ebaluazioa eta jarraipena, funtsezkoak izan ziren obrak egitea ahalbidetu zuten baimenak eta ziurtagiriak lortzea arintzeko. Obraren lehen fasea 2024ko irailean hasi zen, eta parkea zehazteko eta errekaren ibilgua berreskuratzeko beharrezko lur mugimenduak egin ziren. Une berean, lurzoruen deskontaminazioaren jarraipena egiten jarraitu zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimenean ezarritako jarraibideen arabera. Halaber, URA Agentziarekin ingurumen irizpideak eta parametro hidraulikoak landu zirela azaldu du udalak, parkea egituratzen duen Pekin errekastoaren ibilgua urez hornitzeko. Lehenengo fasearen kostua 1.595.436,46 eurokoa izan zen.

Agintaldiaren proiektu estrategikoa
Parkearen eraikuntza da 2023-2027 Agintaldi Planean jasotzen den proiektu garrantzitsuenetako bat. Tamaina handiko proiektu konplexua da —12.650 metro koadro—, eta ahalegin handia egin behar izan dela hura gauzatzeko adierazi du udalak, “batez ere lurzoruak deskontaminatzeko, baina baita Pekin erreka azaleratzeko ere. Azken horretarako beharrezkoa izan da koordinazio estua URA Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailarekin, lanak behar bezala garatzeko”.

Lan horiekin udalerriak espazio bizigarri garrantzitsu bat irabaziko duela gaineratu du udalak, “besteak beste, jolas jardueretarako eta aisialdirako, auzotarren eskaera historikoa izan dena errealitate bihurtuta”.

Erlazionatutako edukiaBarandiaran parkearen lehen faseko lanak ostegunean hasiko dituzte
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.