Errepresaliatuak lehen lerroan jarriko dituzte Gabonetan ere
Igandetik hasi eta urteko azken egunera arte hainbat jarduera antolatu ditu Sare Herritarrak, euskal errepresaliatuen egoera ezin dela gehiago luzatu esateko.
Euskal Presoen etxeratzearen aldeko banderola balkoi batean. Argazkia: Sare Herritarra Gabonetan ere presente izango dituzte euskal errepresaliatuak, eta hori horrela, hainbat jarduera antolatu ditu Sare Herritarrak, horiek bizi duten egoera ezin dela gehiago luzatu adierazteko. Igandean, hilaren 21ean egingo dute Gabonen barruan antolatutako jardueretako lehena. San Tomas egunarekin bat egin da, argazki jendetsua egingo dute Mikelazulo tunelean, 13:00etan. Urtero egin ohi dute eta bertaratzear deitu dituzte herritar guztiak.
Hurrengo hitzordua, hilaren 24an egin du euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen aldeko herri dinamikak. Egun horretarako bertso topa antolatu du Landaren 19:00etan. Azken Ostiralak ez du atsedenik hartuko Gabonetan, eta hilaren 26an jurteko azkena egingo dute 19.30ean Herriko Plazatik abiatuta.
Urteko azken egunerako berriz, bi hitzordu: Gazteek agerraldia egingo dute Mikelazulon 13:00etan; eta arratsaldean, Etxera aldarrikapenarekin San Silbestre lasterketan parte hartzera deitu du dinamikak.
