Etxebizitzarako sarbidea bermatzeko udal politikez hitzaldia
Alderdi sozialistak antolatu du, bihar 19:00etan, Reina aretoan.
Iztieta auzoko hainbat etxebizitza. Hitzaldia antolatu du alderdi sozialistak etxebizitzaren gainean. Egoeraz hausnarketa egin eta udal politiketan oinarrituta babestutako etxebizitzarako sarbidea bermatzeko formulak bilatzen saiatuko direla azaldu dute. Bihar, osteguna, izango da hitzaldi hori, 19:00etan hasita.
Hirigintza arloan udal ardurak dituzten ordezkariak arituko dira hizlari: Donostiako Udaleko zinegotzi Juan Marrero eta Irungo Udaleko zinegotzi Jon Ugarte; haiekin batera, Isaac Palencia Errenteriako udaleko sozialisten bozeramalea izango da. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.
