Gabonak magikoak eta oparoak izango dira Pasaian
Udalak, udal ludotekek eta Trintxerpeko Ekaitzak haurrei begirako jarduera mordoa antolatu dituzte datorren asterako.
Haurrek Gabon magiko eta oparoez gozatzeko aukera izango dute aurten ere, Pasaiako Udalak, San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko Udal Ludotekek eta Trintxerpeko Ekaitza Gazte Taldeak egitarau zabala ondu baitute, elkarlanean.
Hilaren 23an, 26an eta 27an Gabonetako Haur Jaia ospatuko da Antxon, Donibanen eta San Pedron. Hona hemen jarduerak barrutiz barruti:
Antxo
- Jolasak, tailerrak eta txokolate jana antolatu dira udal ludotekan eta udal aretoan.
- Plastic&Co eta Zirika Zirkusen Eolo ikuskizunak.
Donibane
- Hiru egunetan jolasak, tailerrak eta txokolate jana antolatu dira udal ludotekan eta Juanba Berasategi aretoan.
- Demode Quarteten Epa txiki eta Azken eguzkilorea ikuskizunak.
San Pedro
- Jolasak, tailerrak eta txokolate jana antolatu dira udal ludotekan eta udal aretoan.
- Gora Kopak! ikuskizuna eta Kai Malabaristaren Tik-tak denbora! emanaldia.
Bestalde, hilaren 22an, 23an eta 26an Gabonaldia ospatuko da Trintxerpen. Hona hemen barruti horretako jarduerak:
Trintxerpe
- Hiru egunetan jolasak, tailerrak eta txokolate jana antolatu ditu Ekaitza Gazte Taldeak Karmengo Amako gimnasioan.
- Zirika Zirkusen Modernoak eta Pepa eta Kutxo: Pailazokeriak ikuskizunak.
Ordutegiak
Jarduera guztiak 16:00etatik 19:00etara bitartean izango dira, eta 4 urtetik gorako gazteei begirakoak dira. Ikuskizunak, aldiz, 18:45ean hasiko dira lau barrutietan. Sarrerak doakoak dira, aretoetako edukierak bete arte.
