Genozidioa "elikatzen" dutenei boikota egiteko deia
Genozidioa "elikatzen" duen McDonald’s-en sosik ez uzteko, eta ez bertan kontsumitzeko eskatu zuten atzo Orereta Palestina Herri dinamikak deituta elkarretaratu zirenek.
Elkarretaratzea atzo Mc Donald's-en aurrean Mc Donald´s Boikot. Ez hemen ez inon lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Orereta Palestinarekin Herri Dinamikak deituta Niessen Merkatalgunearen aurrean.
Herri dinamika horrek genozidioa “elikatzen” duen McDonald’s-en sosik ez uzteko, eta ez bertan kontsumitzeko eskatu zuen atzo. Kate ezagunak Niessen merkatalgunean saltokia zabaldu bezperetan egin du protesta dinamikak. Adierazi zutenez, hilaren 22an zabalduko ditu ateak establezimendu berriak udalerrian. Elkarretaratzearen bidez, ez direla ongietorriak esan zieten atzo elkarretaratzera bildu ziren herritarrek.
