Larunbatean, urteko azken kantu jira
12:30ean aterako da abeslarien segizioa Amonen eta Aitonen Bordatik. Eguberri kutsuko kantak izango dituzte ahoan.
Urtea bukatzear da, beraz, 2025ko Lezoko kantu jiraren jarduna ere bai. Larunbat honetan (hilak 20) urteko azken kantu jira egingo dute, 12:30ean Amonen eta Aitonen Bordatik abiatuta. Euskal kantuekin herriko bazterrak girotuko dituzte, oraingo honetan Eguberri kutsuko abestiekin.
