Pizkundera joateko autobusa Lezotik
Euskalgintzaren Kontseiluak hilaren 27an Bilbon egingo duen ekitaldi-festarako autobuserako Oroitzene AEKn eta Tiñelun eman daiteke izena.
Euskalgintzaren Kontseiluak Pizkundea ekitaldia antolatu du hilaren 27rako (larunbata) Bilboko Bilbao Arenan, Miribillako kiroldegian. Lezotik hara joateko autobusa antolatu dute: horretan izena ematen zerrendak Oroitzene AEKn eta Tiñelun daude. Txartelaren prezio orokorra 10 eurokoa da; haurrena eta langabeena, berriz, 5 eurokoa. Lezoko euskalgintzak eta Lezoko Udalak dei egin diete herritarrei hara joan daitezen; zerrendetan jartzen du zein ordutan aterako den busa Lezotik. Euskararen etorkizuna jokoan, euskaltzaleon garaia da lelopekoa da Kontseiluaren ekitaldia.
Kontseiluaren arabera, “abenduaren 27a data garrantzitsua” izango da euskaltzale guztientzat: “Euskaltzaleon komunitate sentimendua sendotu eta arnasa kolektibo bat izango da, Pizkunde berri baten premia irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua. Eta Pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiaburu. Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzaleon garaia da. Biltzekoa. Elkarrekin arnasa hartzekoa”. Ekitaldian hitzartzeak eta kultur emankizunak izango dira, musika oinarrian.
Lezoko autobusaz gainera, eskualdeko beste herrietan ere Bilbora joateko baliabideak jarri dituzte. Bazkalostean aterako dira autobus horietatik gehienak herrietatik. Goizetik Bilbora joan. nahi dutenek, baina, badute aukera: 10:30ean autobus bat da ateratzekoa hara Errenteria-Oreretako Panierretik; horretan izena emateko zerrendak Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan, Xenpelar AEKn eta Lau Haizetaran daude.
