Olentzero eta Mari Domingi, haurrei idazteko prest
Errenteriako Udalak, azken urteetan bezala, haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jasotzeko iniziatiba abiatu du.
Errenteriako Udalak, azken urteetan bezala, haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jasotzeko iniziatiba abiatu du. Eskaera egiten duenak posta elektronikoan mezu pertsonalizatua jasoko du. Herri Biziaren web gunearen bidez egin daiteke eskaera.
Errenteriaz haratago, Euskal Herriko txoko ezberdinetara bidali izan dituzte gutunak aurreko urteetan, eta aurten ere Euskal Herri osoko haurrentzako gutunak eskatzeko aukera izango dadago. Dozenaka eta dozenaka gutun bidaltzen dituzte Mari Domingik eta Olentzerok jarduera martxan jarri zutenetik udaletik.
Bestalde, abenduaren 29tik aurrera Errege Magoen gutunak eskatzeko aukera zabalduko du Udalak.
