Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Adabakirik ez dute onartuko

Topoarentzat kalitatezko irtenbide integrala eskatu dute bizilagunek, eta herritarren kezka eta proposamenak entzun eta kontuan har ditzatela.

Dozenaka herritarrek parte hartu zuten Topoaren gaineko bileran, auzo elkarteek deituta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/18

Zuzen-zuzenean eragiten die. Ez dute ordea informazio xeherik, eta kezkarekin batera, egonezina ere adierazi du askok. Ez da lehen aldia topoa erdi-erdian jarri eta, hura herrian integratzeko eskaera mahai gainean jartzen dutena; soka luzea du gaiak. Atzo batzar jendetsua egin zuten Merkatuzarren, dozenaka bizilagun bertaratu ziren Errenteria-Oreretako auzo elkarteek deituta. Eskaera zehatza egin zuten: udalerrian topoa integratzeko kalitatezko irtenbidea nahi dute.

Atzokoa informazioa zabaltzeko bilera izan zen, eta hori horrela, orain arte egin duten bidea azaldu zieten bertaratutako herritarrei. Topoaren integraziorako udalak aurkeztutako Bide Berria proposamenaren ostean, pasa den ekainean gaiari heldu ziotela auzo elkarteek azaldu zuten. Ordutik eragile eta erakundeekin ari dira elkarlanean, biltzen eta informazioa jasotzen ahalik eta argazki osatuena egiteko. Erdialdea, Gaztaño, Fanderia, Galtzaraborda, Agustinak, Alaberga, Gabierrota, Pontika, Olibet-Etxe Berriak, eta Kaputxinoak auzo elkarteak ari dira elkarlan horretan.

Topoarena gai garrantzitsua dela herritar guztientzat, eta ezinbestekoa iruditzen zaiela aurretiko informazioa zabaltzea esan zuten, “denok jakin dezagun zein asmo dauden, informazio guztia eskutan dugula, eta bide instituzionala ere egiten ari gara”. Batzarrerako deia zabaltzeko egindako karteletan argi azaldu dute ez direla bigarren mailako herritarrak errenteriarrak, ez dutela, gainera, hala tratatzea onartuko, eta instituzioek topoarekin lotuta Gipuzkoako beste udalerri batzuetan egindako azpiegituretara bideratutako diru kopurua ere zabaldu dute, “garrantzitsua da datu horiek denok ezagutzea”.

Donostian, topoa lurperatzeak 230 milioi euroko aurrekontua izan du eta %100 ETS-Eusko Jaurlaritzak hartu dute bere gain; Pasaian 54 milioi euroko inbertsioa egin dute topoa lurrazpikoa egiteko eta aurreko kasuan bezala, ETS-Eusko Jaurlaritzak hartu du bere gain lanen zenbatekoaren %100. Eibarren, berriz, hirian integratzeko 23,5 milioi euroko inbertsioa egin dute, hango udalak %7,5 hartu du bere gain, eta gainontzeko %92,5 berriz, ETS-Eusko Jaurlaritzak.

Orain arte egindako urratsen berri eman zuten ondoren. Hala, jakinarazi zuten sei auzo elkartek sinatutako idatzia aurkeztu zutela ETSren Donostiako bulegoan udalerrirako duen proiektuaren gaineko informazioa eskatzeko. Egun horretan bertan idatzi bera aurkeztu zuten Errenteriako Udalean.

Bilerara deitu zituen udalak, eta herriko auzo elkarte guztiak gonbidatu zituzten, Bide Berria proiektua aurkeztu zionetik ETSrekin egindako bidea azaltzeko.

Abenduaren 10ean berriro bildu ziren auzo elkarteetako ordezkariak, eta atzo egindako batzarra antolatzea erabaki zutela azaldu zuten, “herritar denen inplikazioa behar-beharrezkoa dela ikusi dugulako”.

Galtzaraborda, Fanderia, eta Gaztañorako ETSk planteatzen dituen interbentzioak izan zituzten hizpide ondoren auzo horietako elkarteetako ordezkariek. Galtrzarabordakoa ezaguna da, lanketa erraldoia egin zutelako bertako bizilagunek eta auzo elkarteak herritarren nahia kontuan izan zezaten. Nabaren jarri zuten une oro, interbentzio denen berri, komunikabideen bidez izan dutela.

Erdialdea-Gaztañoko oinezkoen pasabidea

Jakinarazpen ofizialik gabe, jaso duten informazio apurraren berri eman zuen Gaztaño auzo elkarteko ordezkariak. Galtzarabordako jarduketa bukatuta, Erdialdea-Gaztaño arteko oinezkoen pasabidea ezabatzea helduko dela esan zuen: “Geltoki berria egitea da puntu horretarako ETSk proposatu duena, eta horren gainetik, oinezkoen pasabidea egitea eskailera eta igogailu bidez”. Oinezkoak bai, baina autoak ez dituela kontuan hartu salatu zuen, ” autoen sartu irteerarako biderik ez du aurreikusten”. Argi esan zuen ordezkariak, Gaztaño auzoak ez duela onartuko jarduketarik egitea Gaztañon udalerrian topoak egiten duen ibilbide osoarentzat plan integrala egiten ez bada eta bizilagunen iritzia aintzat hartzen ez bada.

Fanderiako auzo elkarteko ordezkariak, ikusmen inpaktua eta akustikoa izan zituen hizpide, izan ere, bigarrenak topo maiztasuna areagotzearekin gora egingo duela agerikoa baita. Horrek kezkatzen ditu, hamabost minutuero bi topo pasatzetik, zazpi minutuero bi topo pasatzera igaroko baitira, “hala ere, maiztasuna handitzearen alde gaude”. Inpaktu horrek kezkatzen ditu, baino are gehiago maiztasun horri erantzuteko ETSk ezinbestekoa duen azpiestazio elektrikoa auzoan eraikitzea etxeetatik gertu. Egonezin horren adireazle jarri zuen Fanderiako bizilagunak auzoan egindako batzarrera bildutako lagun andana.

Fanderia eta Agustinak auzoen artean nahi du eraiki azpiestazio hori ETSk, Erramun Astibia kaleko etxeetatik 29 metrora, eta Fanderiakoetatik 44 metrora, “begiratzen izan gara eta aholkatzen dute, halakoak superfiziean eraikitzerakoan 100 metroko distantzia utzi beharra dagoela etxeekin. Jakin badakigu udalak azpiestazioa eraikitzeko beste eremu bat proposatu diola, Aldi supermerkatuaren atzeko aldean dagoen txakur parkea, eta ezezkoa eman diola ETSk”. Hori horrela, kokapena birplanteatzeko eskatu diote bizilagunek ETSri, edota mantentzekotan, lurrazpikoa eraiki dezan albo kalteak ezabatzeko.

Atzoko bileratik etxeko lanekin irten ziren guztiak. Izan ere, urtarrilean dute bilera auzo elkarteetako ordezkariek ETSko arduradunekin eta bertan bildutako informazioa herri batzarrera eramango dute ondoren, eta ordurako ideia, proposamenak lotzeko eskatu zuten.

Herri bat, trenbide bat, eta erpin ugari heltzeko. Kezka badute, eta herritar eta herri gisa dituzten interesak defendatzeko giharra ere ez dute falta. Denen nahia laburbildu zuen Fanderiako ordezkariak, “ETSren web orrian irakurri dut kalitatezko inguru batean duin bizitzeko eskubidea dela oinarria. Hori nahi dugu guk”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.