Gaur banatuko dituzte olerki lehiaketaren sariak
Ekitaldia Trintxerpeko liburutegian izango da, 18:30ean. Aurtengoa Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. ekitaldia izan da.
Pasaiako Udalak Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. ekitaldiko irabazleak iragarri zituen irailean. Sariketa horien helburua da literatura eta poesia balioestea eta herritarrengana helarazten laguntzea. Ohi bezala, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietako garaileak daude, eta irabazitako lanekin liburua argitaratuko du udalak. Sari banaketa ekitaldia gaur (osteguna, hilak 18) izango da, Trintxerpeko liburutegian, 18:30ean. Sarrera doakoa izango da.
Euskarazko kategoria:
- Lehen saria: Gorka Salces Alcalderen Gogoan dut lana.
- Bigarren saria: Maitane Arizti Ugartebururen Hondarrak lana.
Gaztelaniazko kategoria:
- Lehen saria: Rafael Bravo Arrizabalagaren Teoria del epílogo lana.
- Bigarren saria: Hutsik uztea erabaki du epaimahaiak.
