Ixkulin elkartearen mende erdia, liburuan
'Ixkulin elkartea 1975-2025' liburua aurkeztuko dute larunbatean (hilaren 20an), Ixkulinen bertan, 12:00etan hasita.
Liburuaren azala. Ixkulin elkartea 1975-2025 liburua aurkeztuko dute larunbatean (hilaren 20an), Ixkulinen bertan, 12:00etan hasita. Fernantxo eta Patxi Intxaurrandietak egindakoa da elkartearen historia jasotzen duen argitalpena, eta zein hobe haiek baino elkartearen, eta liburuan jaso dutenaren berri emateko. Haiek izango dira aurkezpenean hizlari. 198 orrialdeko liburua da.
Argitalpenaren azalpenak entzun ondoren, bertaratutakoek mokadutxoa jateko aukera izango dutela jakinarazi dute elkartekideek.
