Meipiko San Tomas Eguna, igandean
Meipiko Jai Batzordeak hilaren 21ean agurtuko du 2025a San Tomas Eguneko ospakizunekin. 12:00etatik aurrera, txistorra pintxoak dastatzeko postu bat jarriko dute plazan.
Meipiko Jai Batzordeak igandean (hilaren 21ean) agurtuko du 2025a San Tomas Eguneko ospakizunekin. 12:00etatik aurrera, txistorra pintxoak dastatzeko postu bat jarriko dute Meipiko plazan. Sagardoa eta ardoa doan izango direla iragarri dute sustatzaileek. Jai batzordeko kideek, gainera, herritarrei baserritarrez jantzita gerturatzeko deia luzatu diete. Iaz bezala, haurrentzako tailerrak ere egingo dituzte.
