Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Portuaren jardunagatik zerga konpentsazio berezia eskatu dute alkateek

Errenteriako, Pasaiako eta Lezoko alkateek agerraldia egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean.

Hiru alkateak, atzo, aldundiko Ogasun batzordean.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2025/12/18

Errenteriako, Pasaiako eta Lezoko alkateek agerraldia egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean. Aizpea Otaegik, Teo Alberrok eta Mikel Arrutik eskatu zuten Pasaiako Portuaren jardunagatik zerga konpentsazio berezia eman behar zaiela azpiegituraren inguruan diren udalerriei, jardun horrek eragina duelako herrietan, neurri fiskal eta ekonomiko zehatz bidez konpentsazioa behar delako. EAJren bozeramaileak erantzun zien jada zerga berezi horren tramitazioa martxan dela, eta 2027ko urtarriletik aurrera badiaren inguruko udalerriak konpentsazio fiskal hori jasotzen hasiko direla. Alkateek baikor baloratu zuten EAJko kideak esandakoa.

Alkateek egindako eskaera ez da ausazkoa izan. “Izan ere, BICE/EBOHZ (Ezaugarri Berezietako Ondasun Higiezinen Zerga) izan zuten hizpide. Zerga horrek, Espainiako Estatuko araudian jasota dagoenak, udalerrietan kokatutako ezaugarri bereziko azpiegiturek —hala nola, portuek— sortzen dituzten ondorioengatik tokiko administrazioei konpentsazio fiskala ematea du helburu, Ondasun Higiezinen Zergaren bidez. Nafarroan, Bizkaian eta Araban jada aplikatzen da, eta baita Espainiar Estatuan ere, baina Gipuzkoan oraindik ez dago indarrean”, azaldu dute hiru udaletatik.

Atzoko agerraldiaren aurretik gaiaren gaineko lanketa egina zuten udalek eta aldundiak. 2025ko maiatzean bildu ziren udal agintariak aldundiko Ogasun diputatuarekin eta hilabete geroago Eider Mendoza ahaldun nagusiarekin. Orduko haietan aldundiko arduradunek alkateei adierazi zieten gaia lantzen ari zirela. “Ordutik Aldundiak izandako denbora gorabehera, aldaketa ez da 2026ko aurrekontuetan jaso, eta ondorioz, datorren urtean ere ez da zerga hau aplikatuko”, mintzatu zen Errenteriako alkatea. “Beraz, nahi genukeena baino beranduago, baina positiboki baloratzen dugu azkenean bidea ireki izana. 2027an aplikatzea albiste ona da, baina ezin dugu ahaztu 2026an ere udalok gure herriek dituzten gabeziei aurre egiteko baliabide gutxiagorekin jarraituko dugula”.

Afekzioak
Zerga bereziaren tramitazioa argudiatzeko, portuaren jardunak egunerokoan badia inguruko udalerrietan duen eraginaz mintzo zen Mikel Arruti alkatea aldundiko batzarrean: trafiko astuna, zarata, kutsadura eta mugikortasun trabak, besteak beste, aipatu zituen. “Badia inguruko bizilagunek egunero bizi dituzte portuaren ondorioak. Ez dira salbuespenak, eguneroko errealitatea baizik, eta ezin zaie horiei ezikusiarena egin”, adierazi zuen Arrutik: “Portua udalerrien gainetik dagoen azpiegitura da, baina haren ondorioak tokian tokiko bizilagunek pairatzen dituzte, eta horrek konpentsazio mekanismo justuak eskatzen ditu”.

Atzo entzundakoekin ados izanda ere, harago joateko eskatu zuen Teo Alberro Pasaiako alkateak. “Kasurik onenean 2027an aplikatuko den BICEa beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa, eta badiako herriek funts ekonomiko berezi eta egonkor bat behar dute”. Gogorarazi zuen Pasaiako badia degradatutako eremu gisa aitortua dagoela, eta horrek administrazio guztien erantzukizuna dakarrela. Alberrok nabarmendu zuen Jaurlaritzaren eta aldundiaren inplikazioa izan beharko lukeela horrek guztiak, “eta udalerriei finantziazio egonkorra eta planifikagarria eskaini, badiaren biziberritzea benetan gauzatu ahal izateko. BICEak konpentsazio fiskala ekarriko du, baina aitortutako egoera bati erantzuteko, tresna ekonomiko propio eta iraunkorrak behar ditugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.