Ordutegi bereziak liburutegietan, Gabonengatik
Pasaiako Udal Liburutegiek ordutegi bereziak izango dituzte Eguberrietan. Aldaketa guztiak albistean kontsulta daitezke.
Pasaiako Udal Liburutegiek ordutegi bereziak izango dituzte Gabonetan. Hona hemen Eguberrietan izango dituzten ordutegiak:
Antxo
- Hilaren 23tik 31ra, 10:00etatik 12:45era.
- Urtarrilaren 1etik 6ra, itxita.
- Harremanetarako: 943 51 57 37 eta helbide elektronikoa.
Donibane
- Hilaren 22tik urtarrilaren 6ra, itxita.
- Baina hilaren 29tik 31ra, 10:00etatik 14:00etara.
- Harremanetarako: 943 52 31 86 eta helbide elektronikoa.
San Pedro
- Hilaren 22tik urtarrilaren 6ra, itxita.
- Baina hilaren 29tik 31ra, 10:00etatik 13:00etara.
- Harremanetarako: 943 39 13 58 eta helbide elektronikoa.
Trintxerpe
- Hilaren 22tik 31ra, 10:00etatik 14:00etara.
- Urtarrilaren 1etik 6ra, itxita.
- Harremanetarako: 943 00 43 03 eta helbide elektronikoa.
Pasaiako Udalak gogorarazi du liburutegiak itxita dauden bitartean liburuak kanpoko buzoietan itzuli ahal izango direla, eta erabiltzaileek, beren txartelarekin, aukera izango dute barruti guztietako liburutegietara joateko.
