Pizkundea ekitaldirako autobusak antolatu ditu Errenteria-Oreretako euskalgintzak
Errenteria-Oreretatik bi autobus antolatu dituzte: 10:30ean abiatuko da lehena eta 15:00etan bigarrena.
Pizkundea ekitaldiaren aurkezpeneko irudi bat.Euskalgintzaren Kontseilua Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta Pizkundea ekitaldia egingo dute Bilbon hilaren 27an. Euskararen etorkizuna jokoan. Euskaltzaleon garaia da lelopean antolatu dute ekitaldi hori, eta Errenteria-Oreretako euskalgintzak autobusak jarriko ditu bertaratzeko.
Bilbao Arenan izango da ekitaldia 17:00etan hasita, eta Amets Aranguren, Anari, Ane Labaka, Benizze, Edurne Azkarate, Flako Fonki, Gontzal Mendibil, Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Joseba Tapia, Mejillon Tigre, Maia Iribarne, Miren Gaztañaga, Miren Narbaiza, Olaia Aguayo, Ramon Agirre, Sustrai Colina, eta gehiago… pasako dira oholtza gainetik.
Errenteria-Oreretatik bi autobus antolatu dituzte: 10:30ean abiatuko da lehena eta 15:00etan bigarrena. Bidaiaren kostua 12 eurokoa da helduentzat eta 8 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat. Izena emateko zerrendak Xenpelar AEKn, Lau Haizetaran, eta Arkaitza tabernan daude eskura.
Ekitaldirako sarrerak, hemen klik eginda eros daitezke.
