Mobilizazioak hasi dituzte Sanmarkoseneko langileek hitzarmena negoziatzeko
Gureak enpresako hitzarmen kolektiboa berritzeko eta hobetzeko negoziazioa eskatzen ari dira langileak 2024ko abenduaren 31n gelditu baitzen indargabetuta.
Mobilizazioak hasi dituzte Sanmarkoseneko langileek hitzarmena negoziatzeko Sanmarkoseneko langileek protestak hasi dituzte. Hala jakinarazi dute prentsa ohar bidez, eta azaldu, enpresa hitzarmenaren negoziazioaren harira hasi dituztela mobilizazio horiek. Gureak enpresako hitzarmen kolektiboa berritzeko eta hobetzeko negoziazioa eskatzen ari dira langileak 2024ko abenduaren 31n gelditu baitzen indargabetuta. Egindako bidearen berri ere eman dute langileek. Hala, maiatzean egoitza kudeatzen duen Gureak enpresari negoziazio mahaia eratzeko eskatu ziotela formalki azaldu dute, “zuzendaritzak aukera hori abztertu eta negozaizioa Gipuzkoako egoitzen sektoreko negoziazio mahaira bideratu zuen”.
Ordutik mahai sektorial horretan aurrera pausurik ez dela eman diote langileek, “ezta patronalen aldetik hobekuntza proposamenik ere, langileak blokeo egoeran eta ziurgabetasunean mantenduz”.
Beste negoziazio bilera eskatu ziotela enpresari gaineratu dute, eta pasa den hilaren 23an egin zutela, “enpresak berriro negoziatzeari uko egin zion, argi utziz ez zituela ez zentroko aldarrikapen zehatzak ezta enpresako hitzarmena berritzea jorratuko ere, eta edozein aurrerapen sektoreko negoziaziora bideratuz”.
Horren guztiaren aurrean ewrabaki zuten langileek mobilizatzen hastea, “ez baitugu enpresaren aldetik ez esertzeko ezta hitzarmen propioa negoziatzeko borondaterik ikusten”. Protesten bidez, Gureak enpresa zuzenean interpelatu nahi dutela azaldu dute langileek, “bere erantzukizuna hartu, negoziatzera eseri dadin, eta iraungita dagoen hitzarmena eguneratu dezala eskatzeko”.
