Aitona-amonen aterpeak konpartsa bat aterako du Inauterietan
Donibaneko Inauterien egun handia larunbatekoa izango da, eta ohi bezala, konpartsek eta desfileek barrutiko kaleak beteko dituzte.
Donibaneko Inauterien egun handia larunbatekoa (hilaren 14a) izango da. Ohi bezala, konpartsek eta desfileek barrutiko kaleak beteko dituzte. Horien artean, Aitona-amonen aterpeak konpartsa bat aterako du herria girotzeko.
Aitona-amonen aterpeko konpartsa
Hilak 14, larunbata
- 11:00: Desfilea hasiko da Aitona-amonen aterpetik Meipirantz.
- 13:00: Desfilea Meipitik plazara.
- 18:00: Desfilea plazatik Meipira.
