Bertso bazkaria antolatu dute Antxoko gazteek
Topaguneak eta Papineko Gazteriak bertso bazkaria egingo dute hilaren 28an Antxoko Basari elkartean. Sarrerak salgai daude Mimos tabernan, 15 euroan.
Antxoko Topaguneak eta Papineko Gazteriak bertso bazkaria egingo dute hilaren 28an (larunbata) Antxoko Basari elkartean, 14:00etan. Onintza Enbeita, Aner Peritz eta Miren Artetxe bertsolariak arituko dira bertsotan mahaiaren bueltan. Sarrerak salgai daude jada Mimos tabernan, 15 euroan. Antolatzaileek aukera beganoa egongo dela aurreratu dute. Menu mota hori nahi dutenek helbide elektronikora mezua bidali behar dute.
