Dena prest San Pedroko Inauteriez gozatzeko
Larunbata (hilaren 14a) izango da sanpedrotarren egun handia. Mozorroak, desfileak, kalejirak... ez da ezer faltako.
Inauteriak hemen dira, eta larunbata (hilaren 14a) izango da San Pedroko Inauterien egun handia. Antolatzaileek edukiz betetako programazioa ondu dute mozorroaren festaz gozatzeko.
Hona hemen San Pedroko ospakizunen programazio oso-osoa:
San Pedroko Inauteriak
Hilak 14, larunbata
- 11:30: Umeentzako mozorro tailerra frontoian.
- 12:30: Lamiak Dantza Taldearekin kalejira eta mozorro tailerra.
- 17:30: Haur txokolatada Antxetan.
- 18:30: Mozorroen desfilea frontoian. Sariak egongo dira.
- 19:30: Kalejira Kitadelpare txarangarekin.
- 21:30: Bokata jana tabernetan.
- Ondoren: Gau giroa herriko tabernetan.
