Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jarduerez betetako hilabetea Emakumeen Etxean

Zineforuma, kafe solasaldia, SOS Arrazakeriaren urteko memoria aurkezpena, eta Emakumeen Etxeko urteko batzarra egingo dituzte.

Emakumeen Etxean ate irekien jardunaldia egin zuteneko irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/09

Egitaraua lepo dator hilabete honetan Emakumeen Etxetik. Izan ere, lau jarduera ondu dituzte, askotarikoak oraingoan ere. Lehenengoa, zineforuma izango da, hilaren 12an, eta Diamante en bruto filma aukeratu dute horretarako. 18:00etan izango da, sarrera doan eta libre da aretoa bete arte, eta filma behin ikusita solasaldirako tartea hartuko dute.

Frantzian egindako pelikula Cannesen aurkeztu zuten. Edertasunarekin itsututa dago protagonista, norbait izatearekin tematuta, eta realityetan ikusten du maitatua izateko aukera.

Bigarren jardunaldia, kafe solasaldia. Gaia berriz, ikasketen homologazioa izango da. Hilaren 18an izango da, asteazkenarekin, 16:00etatik 18:00etara, Emakumeen Etxean. Bereziki emakume migratuei begira antolatutakoa da jarduera hori eta bertan, Bidez Bide elkarteko Katia Reimbergek prestakuntza eta errotze prozesuei laguntzeko funtsezko informazioa, esperientziak eta baliabideak partekatuko ditu. Halaber, Emakumeen Etxean hilean behin eskaintzen duen parekatu ikasketa eta prestakuntza ibilbideen homologaziorako aholkularitza zerbitzuaz hitz egingo du.

Hilaren 19an urteko batzar nagusia egingo du Emakumeen Etxeak, eta parte hartzera deitu ditu datozen hilabeteetarako plangintza eta antolaketa ezagutzera hurbildu nahi duten etxekide guztiak.

Hileko laugarren eta azken jarduera, hilaren 26an izango da 18:00etan hasita. Horren barruan SOS Arrazakeria elkarteak etxeko langileentzako lan aholkularitzaren jardueraren iazko memoria aurkeztuko du. Sarrera doan eta librea, aretoa bete arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g), emailez (klik hemen) idatziz edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.